Junes Casenave-Harigilek 'Xiberoko antzertia edo pastorala' aurkeztu dau Maulen
2012-05-04 11:00 kulturbizJunes Casenave-Harigile ohorezko euskaltzainak Xiberoko antzertia edo pastorala liburua aurkeztu eban apirilaren 28an, Mauleko Ondarearen Etxean.
Junes Casenave-Harigile ohorezko euskaltzainak Xiberoko antzertia edo pastorala liburua aurkeztu eban apirilaren 28an, Mauleko Ondarearen Etxean, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez. Mauleko Herriko Etxeak eta Euskaltzaindiak antolatutako ekitaldian, egileak berak emon eban lanaren barri. Casenave-Harigilegaz batera, liburuaren hitzaurrearen egile Jean-Louis Davant euskaltzaina, Béatrice Lahargoue Mauleko Kultura zinegotzia eta Andres Urrutia euskaltzainburua izan ziran.
Xiberoko antzertia edo pastorala aurtengo Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu eban Euskaltzaindiak. Egun horretan Junes Casenave-Harigilek ezin izan eban joan, eta berak idatzitako berbak Jean-Baptiste Coyos euskaltzainak irakurri zituan. Maulen, barriz, bai, ohorezko euskaltzainak berak aurkeztu eban beharra.
Junes Casenave-Harigilek irakurritako testua irakurri gura izan ezkero, hemen klikatu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!