Erlijinoak ardatz hartuta abiatuko da Filosofiari eta zientzia politikoari buruzko zikloa Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean

Bizkaie! 2012-05-04 12:31   jardunaldiak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Erlijioak: antxinako lengoaiak / aro barriak izenburupean antolatu dituan lau topaketetako lehenengoa jasoko dau datorren astelehenean, maiatzaren 7an. Topaketen helburua, erlijinoen bilakaereari buruzko eztabaida eta gogoeta foro izatea da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Erlijioak: antxinako lengoaiak / aro barriak izenburupean antolatu dituan lau topaketetako lehenengoa jasoko dau datorren astelehenean, maiatzaren 7an. Topaketen helburua, erlijinoen bilakaereari buruzko eztabaida eta gogoeta foro izatea da. Berbaldiak maiatzeko lau astelehenetan izango dira –maiatzaren 28ra arte–, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.

Erlijinoa, modu batean edo bestean, betidanik egon da gizakiakaz; beharbada, gizakien sorrera beretik. Eta denpora luzean funtsezkoa izan da personen nortasuna eta giza taldeen izaerea zehazteko orduan. Egien eta itxaropenen aterpea, baita bildurrena be. Emoten eban modernidadeak erlijinoak baztertuko zituala behin betiko, zientziak eta industriak, modu askotan, beteko ebela erlijinoak itxitako hutsunea.

Gaur egun hori ez dago hain argi. Erlijinoek interes zientifikoa eta gizartearen atentzinoa erakarten dabe. Oraindino be gatazka askotako arrazoia dira. Jardunaldi honeetan interesa eta atentzinoa jarriko doguz mendebaldeko historiaren hainbat garaitan izandako erlijinoen gainean. Hau da, garai eta leku desbardinetan egonda, gure kulturearen sarea osotu daben erlijinoak dira gaia. Gainera, batzuetan, gure artean dagoz orain be.

Lau espezialisten begiradak antxinako greziar erlijinoaren Judaismoaren, Islamaren eta Kristinautasunaren alderdiei eta berezitasunei. Batzuetan gatazka-iturri, beti interesgune.

Egitaraua, Patxi Lanceros saiakeragile eta filosofia politiko irakasleak aurkeztuko dau, eta astelehen honetan, maiatzaren 7an, jarriko da martxan, erlijino islamdarrean aditua dan Montserrat Abumalhamen eskutik. Montserrat Abumalhamek Una aproximación a la realidad del Islam berbaldia eskainiko dau. Hizlaria Filologia Semitikoan Doktore eta Filologia Frantsesean lizentziatua da, eta Madrilgo Unibersidade Konplutentseko Ikasketa Arabiarren eta Islamaren Departamentuko irakasle titularra da. Horrezaz gan, Anaquel de Estudios Arabes (UCM) aldizkariaren zuzendaria eta Sociedad Española de Ciencias de las Religiones (SECR) izenekoaren presidenteordea be bada. Argitaratu dituan azken liburuak Comunidades islámicas en Europa (1995), Textos de la tradición religiosa musulmana (2003) eta El Islam. De religión de los árabes a religión universal (2007) dira.

Hurrengo saioetan beste zenbait adituk hartuko dabe parte: Carlos García Gual, Madrilgo Unibersidade Konplutentseko Filologia Greziarreko katedraduna; Alberto Sucasas, Filosofian eta Hezkuntzearen Zientzietan doktore eta Filosofia Moraleko irakasle A Coruñako Unibersidadean; eta Adriano Fabris, Erlijinoen Filosofia irakasle Pisako Unibersidadean.


Erlijinoak: antxinako lengoaiak / aro barriak - Egitaraua

Maiatzak 7
Una aproximación a la realidad del Islam. Hizlaria: Montserrat Abumalham.

Maiatzak 14
Dioniso: un Dios extraño y festivo. Hizlaria: Carlos García Gual.

Maiatzak 21
El judaismo una religion de la ley. Hizlaria: Alberto Sucasas.

Maiatzak 28
El cristianismo como religion imposible. Hizlaria: Adriano Fabris.


Berbaldi zikloa Patxi Lancerosek, Deustuko Unibersidadeko Filosofia Politikoko irakasleak, aurkeztuko dau.

Berbaldi guztiak Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu