‘Koblakari’ topaketeak nazinoarteko 800 artista inguru batuko ditu Bilbon

Bizkaie! 2007-12-05 14:04

Koblakari, malabarista eta zirku artisten topaketeak Bilboko Errekalde auzoa izango dau eszenatoki, Euskal Herri osotik, Estaduko automomia erkidego desbardinetatik eta Argentina, Txile, Frantzia eta Italiatik etorritako 800 artista ingururentzat.

Euskadi Literatur Sariak’07 banatu ditue bart Gasteizen

Bizkaie! 2007-12-05 10:36   sariak-autortzak

Miren Agur Meabek, Juan Basek eta Fernando Reyk Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eskutik jaso eben bart Mari Puri Herreroren ‘Idazle zuhaitza’ eskulturea

Kondaira.com, historia gaiak sarean

Bizkaie! 2007-12-04 14:41

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Historia Sailak Kondaria.com (www.kondaira.com) historia arloko aldizkari elektronikoaren 2007. urteari jagokon alea kaleratu dau, orain arteko seigarrena.

Gabonetako akuarela-erakusketea izango da Bilbon

Bizkaie! 2007-12-04 13:41

Euskal Akuarelisten Alkarteak antolatutako erakusketea abenduaren 21etik 31ra bitartean egongo da zabalik Juan Ajuriaguerra kaleko 16 zenbakian dagoan Akros Galerian.

Euskadiko Kutxa eta Kutxa dira aurtengo Ukan saridunak

Bizkaie! 2007-12-04 12:08   Euskerea berbagai

Euren lan prozesuetan euskerea txertzatzeagaitik eta euskerearen erabilerea bermatzeagaitik, Eusko Jaurlaritzeak aurtengo Ukan saria Euskadiko Kutxari eta Gipuzkoa Donostia Kutxari emon deutsie.

Kaotiko taldea 'Adrenalina' disko barria grabetan hasi da

Bizkaie! 2007-12-04 11:09   Musikea

Zemendiaren 26an Garate estudioetan hasi ziran disko barria grabetan. Haritz Harregüy arduratuko da diskoaren produkzinoaz, grabazinoaz eta nahasketak egiteaz.

Ia 32.000 oposiziogile aurkeztuko dira EHUko Enplegu Publikoaren Eskaintzara

Bizkaie! 2007-12-04 10:35

Telematikoak ez diran eskaeren azken sailkapena egitear dagoala, administrari laguntzailearen (13.721) eta mendekoen (11.849) mailak dira eskaera gehien izan dituenak; horreen ondoren dago administrariaren maila, 2.519 eskaeragaz.

Jose Lejarretak II. Gerra Karlistan egindako argazkien erakusketea zabalduko dabe Durangon

Bizkaie! 2007-12-03 18:38

Durangoko Arte eta Historia Museoan ‘José de Lejarreta, argazkilaria II. Gerra Karlistan’ izeneko argazki erakusketeak etzi, hilak 5, zabalduko ditu ateak, eta abenduaren 30era bitartean izango da ikusgai, Durangoko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.

Nazinoarteko Akordeoi Lehiaketak Arrasaten

Bizkaie! 2007-12-03 18:16   Musikea

Euskal Herriko Akordeoi Elkartearen eskutik, abenduaren 6tik 9ra egingo dira Nazinoarteko Akordeoi Lehiaketak Arrasateko Amaia Antzokian, Arizmendi Ikastolan eta Kultur Etxean. Aurreko edizioetan bezela, aurtengo Arrasateko Akordeoi Jaialdian parte-hartzaileen maila handia eta kalidade musikala izango dira nagusi.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Miren Agur Meabek 'Lauaxeta 2007' saria jaso dau

Bizkaie! 2007-12-03 14:53   sariak-autortzak

Saria emoteko ekitaldiak bat egin dau Euskerearen Nazinoarteko Egunagaz eta, horren harira, ekitaldi soziala egin da Foru Jauregian. Saria Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputadu nagusiaren eta Belen Greaves Kultura diputaduaren eskutik jaso dau Meabek.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Sarriegi buru dauen zortzikotea Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaren zain

Bizkaie! 2007-12-03 13:27   Bertsolaritzea

Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi dira abenduaren 16an, Donostian jokatuko dan finalean kantauko dabenak.

Gontzal Mendibilen ‘Arrupe, nire isiltasuna’ ikuskizuna DVD formatoan eskuragarri

Bizkaie! 2007-12-03 13:12   Musikea

Orain, barriz, ‘Arrupe, nire isiltasuna’ lanaren estreinaldia digipack txukun batean jaso da, danetara, bi CD, DVD bat eta libreto luzea dira. Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan eakustoki bat izango da jenteari Gontzal Mendibilen azken ikuskizun honen barri emoteko. Abenduaren 5etik aurrera dendetan be egongo da salgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

irratia.com-en 100. podcast-irratsaioa zuzenean Bilboko Kafe Antzokitik

Bizkaie! 2007-12-03 12:55

Kultura digitala, musika eta gizartea buztartzen dituan irratia.com irratsaioak 100. emonaldia bialduko dau eguaztenean, abenduak 5, Bilboko Kafe Antzokiko oholtza gainetik zuzenean. Saioa 22:00etan hasiko da eta bertan alkarrizketak, konbidau bereziak, bideoak eta sorpresa ugari izango dira.

'Ataramiñe... kantuz', presoen poema musikatuak batzen dituan diskoa kaleratu dabe

Bizkaie! 2007-12-03 11:50   Musikea

Orain arte argitaratutako presoen literatura liburuetatik ataratako berbak hartu eta musikaz jantzi ditue disko honetarako. Diskoa estilo desbardinetako 11 kantaz osaturik dago.

Gose baltzetik zurira pasau da

Bizkaie! 2007-11-30 14:44   Musikea

Lehenengo diskoaren azal baltza zuri bihurtuta, Gose taldeak lotsarik barik egiten dau berba sexuaz eta beste hainbat kontuz aurkeztu barri dauen bigarren diskoan. Halanda be, estiloan ez da aldaketa lar izan, trikia eta musika elektronikoaren arteko buztarketea da nagusi.

Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra euskaltzain oso izentau ditu gaur Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2007-11-30 13:55   Euskerea berbagai

Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra euskaltzain oso izentau ditu gaur Euskaltzaindiak, Bilbon egin dan osoko bilkuran. Biak izentau ditue Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren.

Elhuyar Oinarrizko Hiztegiaren bigarren argitalpena kalean da

Bizkaie! 2007-11-30 11:30   Euskerea berbagai

Elhuyar Oinarrizko Hiztegiak 36.000 sarrera, 48.000 adiera eta 3.500 adibide jasoten ditu, eta Elkar argitaletxeak eta Elhuyar Fundazinoak alkarlanean argitaratu dabe. Hiztegi hau euskara-gaztelania/castellano-vasco gamako txikiena da eta boltsikoko hiztegi legez sailka daiteke.

Juan Gelman poeta argentinarrak irabazi dau 2007ko Cervantes Saria

Bizkaie! 2007-11-30 11:13   sariak-autortzak

Saria, 90.450 euro, gaztelerazko literaturan emoten dan garrantzitsuenetakoa da eta hispaniar literaturearen ondarea aberasteko idazle batek egindako lana aintzat hartzen dau.

‘Euskal Greatest Hits Gaua’ Durangon

Bizkaie! 2007-11-30 10:21   Musikea

Gerediaga Alkarteak eta Durangaldeko Musika Taldeek ‘Euskal Greatest Hits Gaua’ izeneko euskal musika taldeen kantu ezagunen bersinoen kontzertua antolatu dabe. Danetara, Durangaldeko 11 taldek parte hartuko dabe, eta emonaldia abenduaren 7an izango da, gaueko 21:30etan, Andra Mariko eleizpean.

»» Ikusi argazki guztiak (0)

ONCEk euskerazko 75 obra jarriko ditu braille sisteman

Bizkaie! 2007-11-29 18:01   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak 70.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso ONCE erakundeari euskerazko 75 literatura lan braile sistemara pasetako eta, era berean, itsuentzako euskera-gaztelania hiztegi elektronikoa garatzeko.