'80 egunean' eta 'Urte berri on, amona!' pelikulak, Pariseko Different 5! jaialdian izango dira

Bizkaie! 2012-05-14 18:10   Barriak

Euskal zinemagintzak pelikula bi izango ditu aurten Pariseko Differentt 5! jaialdian, bata Telmo Esnalen Urte berri on, amona!, eta bestea, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoari esker, film bietako zuzendariak jaialdian izango dira.

Urte berri on, amona! bagilaren 3an proiektauko dabe, 18:00etan, Le Nouveau Latina zinema-aretoan, eta hurrengo egunean, Bordeleko Utopia aretoan, 17:30ean. Telmo Esnalek berak aurkeztuko ditu emonaldiak, Josean Bengoetxearen laguntzinoagaz. 80 egunean bagilaren 13an aurkeztuko dabe.

Differentt 5! jaialdia iberiar peninsulako genero guztietako lanak erakusten ditu: fikzinoa, dokumentalak, animazinoa eta abar.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu