Euskerearen erabilerea sustatzeko esperientzia pilotu aintzindaria egin da Berrizen udal beharginen artean

Bizkaie! 2010-06-28 12:34   Euskerea berbagai

Berrizko Udalak indarrean daukan euskerearen erabilerea sustatzeko planaren barruan, esperientzia pilotu aintzindaria egin da udal beharginen artean. Danetara, 21 lagunek parte hartu dabe. Helburua, udal langileek euren arteko egoera informaletan euskera gehiago erabiltea izan da.

40.000 lagun gaur San Mamesen AC/DC-ren bira erraldoiari amaierea emoteko

Bizkaie! 2010-06-28 11:54   Musikea

San Mames ganezka egongo da gaur talde australiarraren erritmoakaz gozetako. Arratsaldeko 18:00etan zabalduko ditue ateak baina zaleak atzotik dagoz ateetan zain eszenatokiaren aurreko lehenengo lerroa atrapetako asmoz. 'Black Ice Tour' birako azken kontzertua izango da Bilbokoa eta zurrumurruren arabera, taldearen azken agurra izan daiteke.

Azkena Rock 2010 jaialdiak marka guztiak hausi ditu

Bizkaie! 2010-06-28 11:09   Musikea

Antolatzaileen esanetan, inoiz baino lagun gehiago batu ditu aurtengo edizinoak. Danetara, 44.433 lagun izan dira hiru egunetako kontzertuetan.

Isaki Lacuestak zabalduko dau dokumental garaikidearen inguruko ikastaroa Bilbao Arte eta Kulturan

Bizkaie! 2010-06-28 10:45   jardunaldiak

Isaki Lacuesta zinegileak zabalduko dau gaur, bagilak 28, 'Lurraldeak eta mugak. Esperientzia dokumental garaikideak' izenburuko ikastaroa. Euskal Herriko Unibersidadeak antolatzen dituan Bilbao Arte eta Kultura (BAK) uda ikastaroetan sartzen dira jardunaldi horreek. Hilaren 28tik 30era, Bizkaiko Foru Liburutegian da hitzordua.

XX. mende hasierako 27 itsasontzi klasiko ikusgai Getxoko Sea Week-Itsas Astearen azken txanpan

Bizkaie! 2010-06-25 15:16

'Itxas Egurra Haizean' antxinako itsasontziak berreskuratu eta zaintzeko ardurea dauen alkarte getxotarrak antolatuta, erakusketeak XX. mendearen hasierako 27 itsasontzi klasiko ikusteko aukerea eskainiko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ikerbide euskal egoera ekonomikoari buruzko datu-basea sortu dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2010-06-25 14:59

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzeak Ikerbide datu-basea argitaratu dau eta ondoko helbidean deskargau daiteke. Ikerbide datu-base moldaerraz eta erabilgarria da, euskal egoera ekonomikoa aztertzeko garrantzitsuenak diran serie ekonomikoak batzen dituana.

'Bizi-bizirik' Gozategi taldearen barriena plazan

Bizkaie! 2010-06-25 14:36   Musikea

Trikitixa erritmoak nagusi izan arren, ohiko musikariez aparte, tronpeta, tronboi eta saxoz osotutako atalak eta bibolin, perkusino edo zenbait programazinoek haize barritzen dabe 'Bizi-bizirik' izeneko lan hau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Haizetara, Fanfarre, Banda eta Kale Musikarien Nazinoarteko Lehiaketea Zornotzan 25etik 27ra

Bizkaie! 2010-06-25 13:55   Musikea

Aurten aukeratutako taldeak: Zephyrologie (Frantzia), What Cheer? Brigade (AEB), Brassafrik (Belgika), Samenakoa (Frantzia-Alemania), Fantomatik Orchestra (Italia), Club Era (Hungria), La Bandraste (Frantzia) eta Broken Brothers Brass Band (Euskadi). Horrezaz gan, beste bi talde konbidau ditue: Zaparrada batukadea eta Saguzaharrak fanfarrea.

Andrius, Egoi eta Rasita ondo etorri!

Bizkaie! 2010-06-25 12:53   Euskaldunak munduan

RagaineII abenturea azken txanpan sartu da eta haizearen laguntzinoagaz, datorren domekan, bagilaren 27an, eguerdi aldera helduko dira Bermeoko portura.

Txakolinak eta Errioxako ardaoak protagonista Londresen

Bizkaie! 2010-06-25 12:26   Jan edanak

Erakusketea Eusko Jaurlaritzeak antolatu dau, eta garagarrilaren 7an izango da Londresko 'Lord's Cricket Ground' egoitzan. Hurreratzen diranek, 35 euskal ardaogile baino gehiago ezagutzeko aukerea izango dabe, baita Errioxako azken ardao bereziak eta txakolina probetako aukerea be.

Kiss talde beteranoa izango da izarra gaur Azkena Rock-en

Bizkaie! 2010-06-25 12:09   Musikea

Azkena Rock Festivalaren lehenengo egunean, atzo 9.124 lagun batu ziran, besteak beste, Gov't Muleren, Kitty, Daisy & Lewis taldearen eta The Hold Steady, Th' Legendary Shack Shakers eta The Jim Jones Revue-ren erritmoakaz gozetako.

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadean egindako doktoretza-tesi batek Glenn Brown 2010 saria jaso dau

Bizkaie! 2010-06-25 10:41

Ibon Alonso Villanuevak 2004ko iraila eta 2008ko zemendia bitartean egin eban tesia, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Kristal Likidoen Taldean, Cesar L. Folcia eta Josu Ortega irakasleek ikuskatuta. Lanaren ondoren, 11 argitalpen egin dira nazinoarteko hainbat aldizkari ospetsutan.

XXVII. Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2010-06-24 15:55   Kulturea

Ekitaldian Ertibilen 2010eko edizinoan saritu dituen hiru artistarik bi izan dira: Itziar Barrio (margolaria) eta Begoña Anton (argazkilaria); Nadia Barkate (margolaria) be saritua izan da baina ezin izan dau etorri.

AlhóndigaBilbaok aizkolari txapelketea antolatu dau, bideo-joko baten bitartez, Arriquibar plazan

Bizkaie! 2010-06-24 15:22

Hurrratzen diranek aizkolari moduan dituen trebetasunak erakutsi ahal izango ditue, enborrak modu birtualean moztuz, ekitaldi honetarako berariaz preparautako bideo-joko parte-hartzaile dibertigarri batean.

Guggenheim Bilbao Museoko Fundazioaren Patronatuaren bilerak makinatxu bat barrikuntza dakarz

Bizkaie! 2010-06-24 15:00   kulturbiz

Bisitarien kopurua aurreko urteetako mailan mantendu da, nahiz eta munduko egoera ekonomikoa gogorra izan. Aitatzekoa da igazko ekitaldiagaz konparauta, 10 puntu egin dauela gora atzerriko bisitarien kopuruak, batez be, Frantziatik etorritakoenak, eta horreek dagoeneko bisitari guztien % 24 dira.

Ken zazpi taldearen disko barria urte amaierarako izango da plazan

Bizkaie! 2010-06-24 14:39   Musikea

Lehenengo bost abestien grabazinoa Iñaki Uohoren (Platero y tu, Extremoduro...) estudioetan egin da eta Rafa Sardinak gidatu ditu produkzino-lanak. Ganerako kantuen grabazinoa, barriz, garagarrilean zehar amaituko da, Haritz Harreguyren Hi Gain estudioetan. Gero, Los Angelesen (AEB) amaituko ditue lan barri honen nahasketak eta masterizazinoa.

Bilboko Udal Musika Bandak udabarriko kontzertu denporaldia agurtzeko euskal doinuak eta britainiar folk erritmoak aukeratu ditu

Bizkaie! 2010-06-24 14:31   Musikea

Bilboko Udal Musika Bandeak Iñaki Urkizu Zuzendariorde Titularraren zuzendaritzapean, udabarriko Kontzertu denporaldiari amaierea emongo deutso bagilaren 25ean, Zabalguneko Eraikinean, arratsaldeko 19:30etan. Sarrerea dobanekoa da.

18 talde, 100 musikari eta 26 emonaldi, XXXIV. Jazz Getxon

Bizkaie! 2010-06-23 15:51   Musikea

Badator Euskadiko Jazz jaialdien ibilbideari hasierea emongo deutson XXXIV. Jazz Getxo. Garagarrilaren 1etik 5era Algortan, Bihotz Alai plazan, gaueko 21:00etan hasiko diran kontzertuetan, izar handiak, beteranoak, grammy saridunak eta balore barriak izango dira danon gozagarri.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Barrena mobiduarazoten daben ipuinak dakarz Karmele Jaiok 'Heridas cronicas' liburuan

Bizkaie! 2010-06-23 15:25   Kulturea

Karmele Jaioren bigarren itzulpen lana da Heridas cronicas, honezkero 4. edizinoan dagoan La manos de mi madre lanaren ondoren. Dana dala, itzulpen lana baino gehiago liburu barria dala sentiduten dot adierazo dau egileak; berridazketa lana izan da eta, ganera, itzultzean gauzak aldatzen dira. Testuak ispiluaren bitartez ikusten dozuz.

'Descúbrelo' kartelak iragarriko dau aurtengo Bilboko Aste Nagusia

Bizkaie! 2010-06-23 14:58

Laura Martínez Martínen 'Descúbrelo'izeneko kartela izan da 2010eko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketearen irabazlea. Martínez Sestaokoa da, informatikan lizentziaduna eta programatzaile lanak egiten ditu. Artea eta diseinu grafikoa gustetan jakoz eta, aurten, lehenengoz aurkeztu da Bilboko eta Santurtziko jaietako kartel lehiaketetara eta biak irabazi ditu.