ESKENA, Euskadiko Produkzino Eszenikoen Enpresa Alkartuak, bere jarduerearen lehen 15 urteak ospatuko ditu
2011-02-02 14:15 KultureaDanetara, 24 antzerki konpainia eta produktore batzen ditu Eskenak, bere zeregin nagusia ikuskizunen mundua egituratu eta agertokiko sorkuntzea garatzeko baldintzarik onenak bilatzea izanik alkartearen oinarria.
Maite Idirin abeslariak jasoko dau Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria
2011-02-02 11:13 sariak-autortzakBi erakundeek 2000. urtetik antolatzen dabe Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria. Beren jarduera edo produkzinoagaitik Ipar Euskal Herrian euskal kultura edo zientziaren alde lan egin daben personak goratu edo ohoratzen ditu sariak.
Igaztik artea zenbat hazi dan neurtuko dabe San Balentinetan Zeanuriko Eleizondon
2011-02-01 16:27Pedro Lejarza, aurtengo maiordomoaren arabera, Piedadearen aurrean dagoan artea, lehenago leku berean egoan beste baten ordezkoa da; 1958 urtean landatu eben gure aurrekoek. Hurrengo urteetan, San Balentin egunean edota San Balentin eguna ospatzen zan domekan, jai giroan, bolanderak botaz, bertsoak abestuz..., artea neurtu egiten eben.
Eusko Jaurlaritzeak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskerearen inguruko lankidetza hitzarmena izenpetu dabe
2011-02-01 10:10 Euskerea berbagaiHelburua da euskerearen transmisinoa bermatzeko neurriak hartzea eta holan, azken urteetan Iparraldean euskereak izan dauen norabidea aldatzea. Era berean, euskerearen presentzia garatu nahi da bizitza sozial publiko zein pribatuaren alor guztietan. Hori guztia, hizkuntzearen kalidadea zainduz. Azken nahia da, euskerearen aldeko jarrerea bultzatzea eta gizartearen atxikimendua azkartzea
Arriaga Antzokiak SMS bidezko dobako informazino-zerbitzua abiatu dau
2011-01-31 16:20Zerbitzuan izena emoteko, www.teatroarriaga.com webgunera joan eta norberaren eskuko telefonoaren zenbakia sms atalean sartu, besterik ez da egin behar.
Bizkaiko 43 udalerrik parte hartu dabe 2011-2012ko aurrematrikulazino kanpainan
2011-01-31 14:25 Euskerea berbagaiUmeak eskolan lehen aldiz matrikuletan dituen gurasoei D ereduari buruzko informazinoa emotea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea dira kanpainearen helburu nagusiak.
Todorovicen 'Sasa' eta Haymannen 'I Shot My Love' filmak nagusi aurtengo Zinegoak Jaialdian
2011-01-31 11:32 BarriakPublikoak honako lanak saritu ditu: Elige Siempre Cara, Alfonso Cortes eta Juanjo Lopez (España, 2010). Lan horrek Fikzinozko edo Dokumental Laburmetrai Onenaren saria irabazi dau. Horrezaz gan, Bilboko Udalak emon dauen Lesbianismo eta Genero saria Difficult Love (Peter Goldsmid & Zanele Muholi) lanak jaso dau.
Eskola-umeek emigrazinoaz eta bizikidetzearen aniztasunaz gogoetea egiteko Zineskola antolatu dau Bilboko Udalak
2011-01-31 11:08 BarriakBilboko 11 ikastetxetako DBHko 1., 2. eta 3. mailetako ikasleek Zineskola aniztasunean alkarregaz biziteko baloreei buruzko hezkuntza-programan parte hartuko dabe zezeilaren 1ean, 2an eta 3an. Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Herritartasun Sailak garatutako programa bat da, Irudi Biziak erakundeagaz lankidetzan.
Santi Leonek euskeratuko dau Vargas Llosa
2011-01-31 09:46 KultureaSanti Leone iruñearrak irabazi dau Literaturako Nobel saridunak euskeratzeko AEDk eta Elkar-ek, Kutxaren laguntzinoagaz antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketea; holan erabagi dau Koro Navarro, Fernando Rey eta Karlos Zabala itzultzaileek osoturiko epaimahaiak, aurkezturiko 38 lanen artean.
Etxepare Euskal Institutuak Cervantes Institutuaren laguntzinoaa izango dau euskera eta euskal kulturea zabaltzeko
2011-01-31 09:31 Euskerea berbagaiSareak osotzea, konplizidadeak eregitea eta alkarlana sustatzea behar-beharrezkoak doguz. Horretan gabilz ateak zabaldu genduzanetik eta horren adibide da gaur sinatu dogun hitzarmena, esan dau Goenagak.
248 liburu Sarean
2011-01-28 14:55Irakurgailu elektronikoetara deskargetako 248 e-book jarri ditue armiarma.com atariko Liburu Elektronikoa webgunean. Hauxe da helbidea: http://armiarma.com/liburu-e/. Webgunea eroso antolatuta dago, liburuak klik bakarraz deskargetako aukereagaz.
Expodistritok formato handiko aireko argazkien bidez, Bilbok azken 50 urteotan izandako eraldaketea erakutsiko dau
2011-01-28 13:51 KultureaBilbao, 50 urteko hiri eraldaketa Auzoetako atzoko eta gaurko irudiak formatu handiko aireko 20 argazkik (100 x 70 zm) osotutako bildumea da. Argazki horreek gure uriko zenbait leku erakusten ditue, orain 50 urte eta gaur egun.
Bilboko Udal Musika Eskoleak interprete gazteen zikloa aurkeztuko dau Musikeneren kolaborazinoagaz
2011-01-28 11:50 MusikeaDobako sarrerea izango daben ekitaldi guztiak, BilbaoMusikako (Sorkunde, 8) Auditorioan izango dira 19:30ean. Lehenengo hitzordua gaur izango da, urtarrilak 28, Double Sided! laukoteagaz eta eurek sortutako jazz doinuak eskainiko ditue.
EHUko Unibersidade-Orientazinorako Azokea egingo da zapatuan Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean
2011-01-28 11:18Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) bere Unibersidade-Orientazinorako Azokearen azken jardunaldia egingo dau zapatuan, hilak 29, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean (Sarriko), Bilbon, 9:00etatik 14:30etara. Gradu guztiei buruzko informazinoa zabalduko da ekitaldian unibersidade-aurreko ikasleen artean, euren zalantzak argitu eta ikasketak hautatzen laguntzeko asmoagaz.
'No me hagas daño' antzezlanagaz abiarazoko da Hurbiltasun Antzokia programea
2011-01-27 17:35 KultureaDonostia Hiria Antzerki Sariaren azken edizinoko lan irabazlea dan No me hagas daño antzezlana urtarrilaren 28an eta 29an, 20:00etan, egongo da ikusgai. Tanttaka-ren produkzino hau gure garaiko muntaketa bat da, Rafael Herreroren testuagaz eta Fernando Bernuésen zuzendaritzeagaz.
Berlinen Urrezko Hartza irabazi eban 'Eztia' filma estreinauko da euskeraz
2011-01-27 13:48 BarriakFilm turkiarra euskeraz estreinauko da hilaren 28an euskal hiru uriburuetan eta zezeilaren 3ra arte ikusteko aukerea izango da Guridi zine aretoetan Gasteizen, Antiguo Berrin Donostian eta Alondegiko Golem aretoetan Bilbon.
Herri literaturea ardatz hartuta dator aurtengo Bilbo Zaharra Forum
2011-01-27 11:23 jardunaldiak2001. urtetik Bilbo Zaharra Euskaltegiak, Euskaltzaindiagaz sinatutako hitzarmenaren laguntzaz, Euskal kulturaren ajeak eta literatura foroa antolatzen dau. Ohikoa dan legez, gaur eguneko idazle zein musikaririk ezagunenek izaten dabe berbea eta aurten, musikariek ez eze, bertsolariek be aparteko protagonismoa izango dabe Herri Literaturea ardatz hartuta datorren ekimena.
Lekeitioko Udako Arte Erakusketa 2011rako izena emoteko epea zabalik
2011-01-27 10:34 Kulturea2011ko garagarrilaren 5etik abuztuaren 29ra bitarteko arte erakusketan parte hartu nahi daben artistek datorren martiaren amaierara arteko epea dabe izena emoteko Kultur Etxeko Bulego Orokorrean. 'Aurten igazko moduan, alor desbardinak jorratzen dituen artistak erakartea da asmoa eta horregaitik erakusketa honetan parte hartzera animetan doguz'.
Euskaltzaindiak Jorge Cortes Izal eta Xabier Lete omenduko ditu
2011-01-26 17:24 sariak-autortzakEuskaltzaindiak ageriko bilkurea egingo dau datorren barikuan, hilaren 28an, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eguerdiko 12:00etan hasita, azken urtean hil diran Jorge Cortes Izal eta Xabier Lete euskaltzainak omentzeko.
Euskerearen ahoskerea eta entonazinoa aztertuko ditue Prosodiaz eta Hezkuntzaz I. Jardunaldietan
2011-01-26 16:52 Euskerea berbagaiUrtarrilaren 27an, eguerdiko 15:00etan, Bilboko Irakasleen Unibersidade Eskolan (Ramón y Cajal etorbidea 72, Bilbo), Prosodiaz eta Hezkuntzaz I. Jardunaldiak hasiko dira UPV/EHUko AHODIKER eta EUDIA taldeek antolatuta.








Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...