Lan eskaintza publikoetan euskerearen balioa gitxitzeko eskatu dau EAEko Legebiltzarrak
2010-02-12 13:44 Euskerea berbagaiEtorkizuneko lan eskaintza publikoetan euskeraren ezagutza mailearen pisua gitxitzea gura dabe PSE-EEk eta PPk, eta Eusko Jaurlaritzeari horretara bideratutako eskaerea egin deutse, EAEko Legebiltzarrean onartutako legez besteko proposamenagaz.
Elhuyar Fundazinoa da AlphaGalileo plataformeak dauen Estaduko ordezkari bakarra
2010-02-12 10:372003an sinatu eban Elhuyar Fundazinoak hitzarmena AlphaGalileogaz, Euskal Herriko ikerketa-albisteen ordezkari izateko. Ordutik, AlphaGalileoko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Euskal Herriaren ordezkaria da Elhuyar.
Martiaren 12ra arte aukeztu zeinkiez Bermeoko bertso paper lehiaketarako lanak
2010-02-12 10:25 Bertsolaritzea'Neurri eta gai libreak' izango dituan lehiaketan hezkuntza zentroen laguntzinoa izango dau Udalak. 'Pasa dan urtean 80 gaztetxuren lanak batu ziran', adierazo dabe, 'eta aurten parte-hartzaile kopuru bardintsua' espero dabe. Lehiaketea bi mailatan banatuko da: 11 eta 14 urteko gazteena; eta 14 eta 18 artekoa.
Getxoko kontzertu klasikoen 25. urteurrena aurten, nazinoarteko talde ospetsuak tartean dirala
2010-02-12 10:07 MusikeaZezeilaren 16tik 20ra arte bost saio egongo dira Areetako Andres Isasi Musika eskolan, zezeilaren 19an izan ezik, egun horretako kontzertua Algortako El Redentor eleizan izango baita. Saio guztiak 20:00etan hasiko dira.
'Bilbotarrak historian barrena: 1310-2010. María Díaz de Haroren garaitik gaur egun arte' sinposioa zezeilaren 17an eta 18an Bilbon
2010-02-11 14:44 jardunaldiakBilbon, Bidebarrietako Liburutegian egingo dan symposiuma aurkeztu dabe gaur, gure uribilduko hainbat pertsonaiaren historian sakontzeko eta ikerketarako eremu barriak zabaltzeko helburuz. Bertara joateko sarrerea dobakoa izango da.
Euskerea sustatzeko Irati plan estrategikoa onartu dabe Berrizen
2010-02-11 14:22 Euskerea berbagaiEuskerea Bizibarritzeko Plan Nagusia ardatz, hizkuntzearen normalizazinoa eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa da onartutakoa. Berrizko Udalaren 2010-2012ko Plan Estrategikoak hamar arlo nagusi hartzen ditu. Horreetako bakotxean helburu jakinak jarri eta horreek beteteko estrategia eta ekintzak zehazten dira.
Gervasio Sanchezen 'Bizitza minatuak' laneko argazkiak Berrizen
2010-02-11 13:47 Kulturea'Bizitza minatuak' izenburuko argazki liburuan oinarritutako erakusketea egin dau Gervasio Sanchez kazetari eta argazkilariak eta 2007tik Estadu osoan herriz herri dabilen erakusketea Berrizen izango da ikusgai zezeilaren 19tik martiaren 12ra arte.
BFAk eta Azkue Fundazinoak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2010-02-11 12:55 Euskerea berbagai Fundazinoaren Patronatuko kideak Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibersidadea eta Deustuko Unibersidadea dira.Hitzarmen horregaz, foru erakundeak, Kultura Sailaren bitartez, 600.000 euro jarriko ditu Fundazinoaren Patronatuak datozan hileetan egingo dituan proiektu batzuk garatzeko. Fundazinoa igaz sortu zan, Interneten eta teknologia barrien bitartez euskera sustatzeko helburuagaz.
'Euskerea, eskaintzarik onena', merkataritzan eta ostalaritzan euskerearen erabilerea sustatzeko baliabideak martxan
2010-02-11 12:07 Euskerea berbagaiBizkaiko 16 udalek eta 2 mankomunidadek sustatu dabe egitasmoa eta helburu nagusia da merkataritzan euskerearen erabilerea sustatzea merkataritzako edozein arlotan.
Eibarko 33. Antzerki Jardunaldiek antzerkiz jantziko dabe herria martiaren 26ra bitartean
2010-02-11 11:08 KultureaIzen handiko konpainia eta aktoreak zein hain ezagunak ez diranak agiri dira programan. Focus Producciones taldeak 'La vida por delante' antzezlana ekarriko dau Eibarrera. Concha Velasco aktore espainiar ezaguna izango da taula ganean obra horretan, besteak beste.
Eusko Jaurlaritza eta EAEko zortzi enpresa Moskun dagoz, elikagai eta edarien arloko Prodexpo azokan
2010-02-11 10:46 Jan edanakBisitearen helburua euskal enpresak merkatu errusiarra ezagutu eta inportatzaile errusiarrakaz hartu-emonetan jartea da, euskal elikagai industria sustatzeko eta, era berean, nazinoarte mailan erreferentzia legez sendotzeko asmoz.
Manic Street Preachers eta Slayer be Kobetamendin izango dira
2010-02-10 17:34 MusikeaManic Street Preachers hirukote galesa Journal For Plague Lovers (2009) diskoko kantak zuzenean aurkeztera etorriko da jaialdiaren hirugarren egunean, garagarrilaren 10ean. Slayer trash metal talde kaliforniarrak jaialdiko doinu gogorrenetakoak eskainiko ditu lehenengo egunean.
Uribe Kostako Hizkuntza Ondarea jaso eta zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2010-02-10 17:06 Euskerea berbagaiLankidetza-hitzarmenaren helburuen artean datozen urteotan bi monografiko egitea eta argitaratzea dago, ingurua eta historia hobeto ezagutzen laguntzeko. Monografiek, gure esparru geografikoan gai bati buruzko jakintza-esparru oso bat hartuko dabe (bata ahozko tradizino errimatuari buruz eta bestea herri egutegiari eta Uribe Kostako mitologiari buruz).
'Esan lei' Poesia Astea Gernikan, zezeilaren 22tik 28ra bitartean
2010-02-10 13:39 jardunaldiak Amaia Jauregizar, Jose Luis Otamendi, Xabier Montoia eta Ana Cibeira idazleek parte hartuko dabe'Esan lei' Asteari hasierea emoteko, Amaia Jauregizarrek 'Azazkalak jaten' liburua aurkeztuko dau eta poema batzuk irakurriko ditu. 'Poesia komuneko paperean' ikuskizunak, 'Gura+haize' literatur fantzinearen aurkezpenak eta Txuma Murugarren eta Rafa Ruedaren kontzertuek osotuko dabe egitaraua, besteak beste.
FANT zinemaldiaren aurtengo edizinoan, ikusleek 3.000 euroko saria emongo dabe
2010-02-10 10:05 BarriakMaiatzaren 3tik 9ra bitarteko astean zinema fantastikoaren uriburua izango da barriro be Bilbo, FANT jaialdiaren 16. edizinoagaz. Barrikuntza moduan, aurten, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak sarien oinarriak aldatu eta 3.000 euroko bi sari barri sartu ditu egitarauan.
Eusko Jaurlaritzeak 7,2 miloe euro baino gehiago bideratuko ditu ardaoaren sustapenerako
2010-02-10 09:58 Jan edanakArdaoaren Batzorde Aholku-emoile sortu barrian, sektoreko hainbat eragilek ideiak emongo ditue, eta ardaoaren sektoreak zer behar dituan eta alkarregaz zer estrategia erabili behar daben esango deutsie administrazinoari.
Amorebieta-Etxanoko Mangamore´10 lehiaketako kartela Facebook-en bitartez aukeratuko da
2010-02-09 14:13 kulturbizEkimen dibertigarri hori erabili dau Amorebieta-Etxanoko Udalak, Gazte Informazio Bulegoa bitarteko, Mangamore’10 iragarri eta 400 euroko saria jasoko duen kartela aukeratzeko lehiaketea martxan jarteko. Jardunaldiek Facebook-en daukien hormearen bitartez, jarraitzaileek edizino barrirako kartelak proponidu eta aukeratu ahal izango ditue.
Bilboko Udal Musika Eskoleak aurtengo formazino tailerrak aurkeztu ditu
2010-02-09 13:03 MusikeaIkastaroen matrikula epea zezeilaren 8tik aurrera zabalik izango dabe kurtso bakotxeko plaza kopurua bete arte eta eskoletako ikasle zein irakasle eta interesauta dagoan publiko zabalarentzat dira. Ikastaroak, BilbaoMusikako egoitzan emongo dira, Bilboko Sorkunde kaleko 8. zenbakian.
Schommerren lanaren atzerabegirakoa, Bilboko Arte Eder Museoan
2010-02-09 12:00 Kulturea Schommer. Atzerabegirakoa 1952-2009Alberto Schommer (Vitoria-Gasteiz, 1928) argazkilariak bere lanaren lehen atzerabegirakoa aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoan. Bere ibilbide profesionaleko 55 urtetan egindako 100 lan batu ditue.
Zientzia euskal gizartera hurreratzeko eta zabaltzeko akordioa sinatu dabe Elhuyar Fundazinoak eta Jaurlaritzeak
2010-02-09 11:13 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak eta Elhuyar Fundazinoak alkarlan-akordioa sinatu dabe Gasteizen, euskal gizarteari 2010ean zientzia hurreratzeko eta zabaltzeko helburuagaz. Hitzarmenagaz, Jaurlaritzeak 150.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Elhuyar Fundazinoari, igaz baino 30.000 euro gehiago.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...