Herri ekimeneko euskal hedabideak, Bizkaiko Foru Aldundian

Bizkaie! 2012-05-07 15:11

Hausnarketa mahai bateratua osotzeko eskatu deutsie Aldundiari, eta besteak beste honoko eskaera zehatzak egin: dirulaguntzino politikea aldatu eta hitzarmen eredua ezarri daiala, sektorean inbersinoak eta garapena sustatu daizala eta publizidade instituzionalaren banaketan hizkuntz erispideak pisu handiagoa izan daiala.

Herri ekimeneko euskal hedabideak, orain bi aste Jaurlaritzan egon ostean, Bizkaiko Foru Aldundian izan dira gaur euren diagnostikoa aurkezten, Kultura Diputadu Josune Ariztondogaz eta Euskara Zuzendari Miren Dobaranegaz. Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizar izan dira, eta Jaurlaritzeari bezela hausnarketa mahai bateratua osotzeko eskatu deutsie Aldundiari, eta besteak beste honoko eskaera zehatzak egin: dirulaguntzino politikea aldatu eta hitzarmen eredua ezarri daiala, sektorean inbersinoak eta garapena sustatu daizala eta publizidade instituzionalaren banaketan hizkuntz erispideak pisu handiagoa izan daiala.

Horrezaz gan, sektorea barne mailan emoten dagoan pausoen barri be emon dabe, besteak beste, sektorea egituratzeko emoten dagozan pausuen berri. Egun batzuk barru, maiatzaren 18an Gipuzkoako diputadu nagusi Martin Garitanogaz egingo dabe batzarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu