Aitor Arrutia eta Oihana Bartra irabazle, Eskualdeetako Bertsolari Txapelketako lehenengo ekinaldian

Bizkaie! 2012-05-07 11:08   Bertsolaritzea

Martxan da Eskualdeetako Bertsolari Txapelketea, astegoienean saio bi izan dira; bata, Enkarterriko bertsolarien artekoa, eta, bestea, Hego Uribekoen artean. Enkarterriko eskualdean, Aitor Arrutia izan da nagusi, eta Hego Uriben, Oihana Bartra.

Martxan da Eskualdeetako Bertsolari Txapelketea, astegoienean saio bi izan dira; bata, Enkarterriko bertsolarien artekoa, eta, bestea, Hego Uribekoen artean. Enkarterriko eskualdean, Aitor Arrutia izan da nagusi, eta Hego Uriben, Oihana Bartra.

Zapatuan, maiatzaren 5ean, egin zan Enkarterriko eskualdeko finala, Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean. 80 lagunetik gora batu ziran aretoan. Aitor Arrutiak jantzi eban txapela Ion Barrocalegaz buruz burukoa jokatu ostean. Aingeru Basterretxeak ipini eutson txapela Artzentaleseko bertsolariari, izan be bera da Barakaldoko bertso-eskolako arduradunetakoa, eta hainbaten irakaslea bere bai.

Aitor Arrutia zuzenean sailkatuko da Bizkaiko Txapelketara; gainontzekoak, puntuazinoaren arabera. Ondokoak izan ziran puntuazinoak: Aitor Arrutia, 326 puntu; Ion Barrocal, 319,5 puntu; Idoia Anzorandia, 194 puntu; Aitziber Bengoetxea, 164,5 puntu; Nuria Cortada, 164,5 puntu; eta, Jon Martinez, 164 puntu.


Domekan, maiatzaren 6an, Arrigorriagako Lonbo aretoan izan zan hitzordua. Hego Uribe bertsolarien artean Oihana Bartra bilbotarra izan zan irabazlea, beraz zuzenean sailkatu da Bizkaiko Txapelketara. Peio Ormazabal 2010ko finalista eta Arrigorriagako bertso-eskolako kideak ipini eutson txapela. dautso txapela.

Hemen, domekako saioko puntuazinoak: Oihana Bartra, 438,5 puntu; Txaber Ormazabal, 217 puntu; Arkaitz Zipitria, 202,5 puntu; Mikel Galarza, 199,5 puntu; eta, Iker Uribarren, 134 puntu. Olatz Ipiñak konbidadu moduan abestu eban, ez zan bere lana puntuau.

Nahikari Ayo, Gorka Intxaurbe, Jon Jaio eta Jurgi Fuentes izan ziran epaile saio bietan.

Eskualdeetako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak maiatzaren 11n eta 12an izango dira; zapatuan, Durangaldeko bertsolariak, Abadiñoko probalekuan, 22:00etan; eta, domekan, Arratiakoak, Zeanuriko frontoian, 17:30ean.

Txapelketearen ganeko jakingarri gehiago: www.bizkaikotxapelketa.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu