Durangoko Azokako Haur Literatur Aretoko umetxuek Miren Agur Meaberen bisitea izango dabe

Bizkaie! 2007-11-26 14:09   Kulturea

Bi eta hamabi urte bitarteko umeak literaturearen mundura modu aktiboan hurreratzea da umeen txokoaren helburu nagusia. Miren Agur Meabek abenduaren 5ean bisitauko ditu txikitxuenak baina, horrezaz ganera, beste hainbat ekitaldi izango dira, ipuin kontalariak, magoa, Olentzerori postala...

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Jon Maiak be Ilunbeko final handian kantauko dau

Bizkaie! 2007-11-26 11:42   Bertsolaritzea

Astegoienean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatutako bigarren finalerdian, Jon Maiak lortu eban Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean kantetako zuzeneko txartela 1.300 bertsozaleren aurrean.

Euskeraz egindako ikuskizunen '12 ordu' maratoiaren izango da Erandion abenduaren 1ean

Bizkaie! 2007-11-26 11:16   Euskerea berbagai

Goizeko 9:00etan hasi eta gaueko bederatziak arte, mueta guztietako ikuskizunez gozetako aukerea izango da: musikea, kale antzerkia, kalejirak, pailazoak, umeentzako tailerrak, bertsolariak edota erromeria.

Amaitu da oraingoz abenturea: Brasilen, lehorrean dagoz Basurko eta Gandarias

Bizkaie! 2007-11-26 10:52   Euskaldunak munduan

Transat Jacques Vabre estropadako 4.340 miliak egiteko 21 egun, 7 ordu eta 45 minutu behar izan ditue Gonzalo Gandariasek eta Unai Basurkok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Guggenheim Bilbao Museoak webgunea barriztau dau

Bizkaie! 2007-11-26 10:28

Museoaren helburu estrategikoak internetera moldatzeko helburuagaz, Bilboko Guggenheim Museoak www.guggenheim-bilbao.es webgunea aurkeztu dau. Artearen sustapenerako eta hezkuntzarako atari izateaz gan, nazinoarteko museoen ingurunean prestigiozko on line erreferentzia izango da.

Jagon bildumearen 5. liburukia aurkeztu dabe Euskaltzaindian

Bizkaie! 2007-11-23 15:41   Euskerea berbagai

Liburuaren aurkezpenaren ostean, orain dala 25 urte Euskerearen Legea egin ebenei diploma bana emon jake. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazinoko lehendakariak eta Patxi Baztarrika Hizkuntza sailburuordeak banatu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Joane Somarriba txirrindularia omenduko dabe Bilboko Aste Olinpikoan

Bizkaie! 2007-11-23 14:34

Astelehenean, zemendiak 26, arratsaldeko 18:30ean inaugurauko dabe Bilboko Aste Olinpikoaren bederatzigarren edizinoa eta zemendiaren 30era arte izango dira ekitaldiak. Somarribari emakumeek kirol munduan daben parte-hartzea zabaltzeko helburuagaz egingo deutsie omenaldia.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Harrabots! aldizkariaren lehenengo urteurrena ospatuko dabe Donostian

Bizkaie! 2007-11-23 12:06

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikasleek sorturiko 'Harrabots!' euskerazko aldizkariak I. Harrabots Eguna egingo dau gaur, zemendiak 23, Donostiako Kafe Antzokian (DOKA), arratsaldeko bostetatik aurrera.

Mabi Revueltaren 'Los amantes ilusorios' obrea inaugurauko dabe Gernikako Euskal Herria Museoan

Bizkaie! 2007-11-23 10:41   Kulturea

Erakusketea 2008ko urtarrilaren 20ra arte egongo da zabalik.

Artisteak bere etxeko bainuontzia hartu eta museoan jartea erabagi dau, ostruken luma baltzakaz tapauta eta ikutzeko moduan iminita.

Drizea apurtu arren, helmugatik hurrago dago Pakea Bizkaia 2009

Bizkaie! 2007-11-22 18:46   Euskaldunak munduan

Orain egun batzuk azalera handieneko spinnaker belea apurtu ostean, bela nagusia altzetako erabilten dan sokea, drizea apurtu arren helmugatik gero eta hurrago dagoz Unai Basurko eta Gonzalo Gandarias.

Gerra garaiko Uribe Kostako bertsolariak omenduz saio berezia Getxon

Bizkaie! 2007-11-22 18:13   Bertsolaritzea

‘Omenaldiak aurreko belaunaldietako bertsolariei euren prestigioa itzuli nahi deutse, beren garaian, bertsolaritzea, gure kulturearen beste adierazpen asko bezela, mespretxatuak izan ziralako’ azaldu dau Fredi Paia bertsolariak prentsaurrekoan.

EAEko 25 udalerritako nerabeek horma-irudiak margotuko ditue emakumeen kontrako indarkeria gaitzesteko

Bizkaie! 2007-11-22 17:06

Helburua nerabeak sentsibilizetea da, indarkeria eragin leikien jarrera eta jokabideak identifikau daiezan eta bikote edo talde harremanetan jarrera sexistak ezkutatzen dituen jokabideak atzemoteko baliogarria izan daiten.

Zea Maysek 'Morphina' izeneko diskoa atara dau taldearen hamargarren urteurrenean

Bizkaie! 2007-11-22 14:54   Musikea

'Mundua zelan doan ikusita, arin eta estresauta, morfina apur bat behar da gure arimea lasaitzeko', dino Aiora Renteria taldekideak.

Gaur beteten dira hamar urte Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi ebenetik eta egun berezia da eurentzako.

Uria aztergai Eusko Ikaskuntzeak antolatutako jardunaldietan

Bizkaie! 2007-11-22 11:11   jardunaldiak

Eusko Ikaskuntzako Antropologia eta Etnografia Sailak Uri Antropologiaren III. Jardunaldiak egingo ditu gaurtik, zemendiak 22, zapatura, zemendiak 24, bitartean Bilbon, 'Uri globalak eta kultura lokalak' izenburupean, Bizkaiko Batzar Nagusietako Berbaldi Aretoan eta Bidebarrieta Liburutegian.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Fernando Fernan-Gomez hil da

Bizkaie! 2007-11-22 10:24   Barriak

Aktore legez ia 200 pelikula egin ditu Fernan-Gomezek; zuzendari legez, hogei film baino gehiago zuzendu. Ganera, hainbat sari jaso ditu, Donostia Saria (2000) eta Arteen Asturiasko Printze Saria (1995), berbarako. Espainiako zinemagintzan inork baino Goya sari gehiago ditu: zazpi.

Bilboko Artelan Berreginen Museoak berredegitearen lehen urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2007-11-21 17:24

Hamabi hilebeteotan, Museoak egundo ez bezelako bisitari kopurua izan dau, danetariko ekintzen eszenatoki eta auzoko bizitza sozio-kulturalaren eragile bilakatu dalarik.

Euskaltzaindia Bartzelonako II. Liburuaren Erakusketan

Bizkaie! 2007-11-21 14:42   Euskerea berbagai

Aurreko urteotan legez, aurten b Euskaltzaindia, Institut d’Estudis Catalans eta Consello da Cultura Galega erakustoki berean dira, asteon egingo dan Bartzelonako III. Liburuaren Erakusketan (zemendiak 21-26).

Kontseilua: 'euskereak EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko 2008rako aurrekontuen % 2 behar dau'

Bizkaie! 2007-11-21 14:40   Euskerea berbagai

Euskerearen normalizazinoan aurrera egiteko baliabideen hazkundea ezinbestekoa dala azaldu dabe, eta aurreko bi urteetan EAEn eta Nafarroan egindakoeskaerea luzatuko deutseela Euskal Herriko instituzino guztiei.

554 nobedade Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan

Bizkaie! 2007-11-21 14:27   Kulturea

Abenduaren 5etik 9ra, Landako Erakustazokan, 10:30etatik 20:00etaraDurangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan, danetara, 317 (horreetako 14 teknologia barrien gunean) stand egongo dira eta 161 parte-hartzaile. Nobedadeak 554 dira aurten, besteak beste, 395 liburu, 74 disko eta 23 bideo zein DVD.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Mamba Beat: dantzarako proposamen mestizoa

Bizkaie! 2007-11-21 13:00   Musikea

Programazino elektronikoak euskarri, jazz, funky eta musika baltzean oinarritutako musikea lantzen dabe bilbotarrek. Dantzarako gonbitea da euren proposamena groove, acid, tekno edo soul erritmoen bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)