'Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia' Euskaltzaindiaren webgunean ipini dabe

Bizkaie! 2012-05-14 17:35   Euskerea berbagai

Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak. Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak atondu dau lana eta Akademiaren eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumearen 9. zenbakia da.

Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak. Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak atondu dau lana eta Akademiaren eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumearen 9. zenbakia da.

Liburuan Perpetua Saraguetaren (Erroibarko Mezkiritz, 1905-1986) ondarea jaso da. Saragueta kazetaria, kronistea, idazlea izan zan. Moltso bitan bereizi ditue haren idatziak: batetik, gerra aurreko urteetan egindako kazetari lana; eta bestetik, urteetan, batez be hirurogeita hamarreko hamarkadan, egin zituan idatziak. Horreetako zati batzuk plazaratu badira be, Perpetua Saraguetak idatzitako moltsorik handiena argitaratu barik egoan. Idatzi guztiak batu dira liburu honetan.

Liburuak eranskin bi ditu: bata, gerrea baino lehen Baionako Eskualduna eta Donostiako Argia aldizkarietara bialtzen zituan Mezkirizko eta Arizkungo dozena erdi bat kronika; bestea, CD bat, Jose Mari Satrustegik Perpetua Saraguetari 1977an eta 1979an egin eutsozan hiru grabazino luze jasoten dituana. Grabazinoak webgunean dagoz, hemen entzungai.

Saraguetaren ganeko liburuaz aparte, Jesus Mari Makazagaren Elgoibarko ahozko euskara liburua be Euskaltzaindiaren webgunean ipini barri dabe. Liburua Iker bildumako 25. zenbakia da, eta Euskal Herriko Unibersidadearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zan.

Elgoibarko ahozko euskara 2009an Makazagak aurkeztu eban doktore tesiaren emoitza nagusia da. Egileak hizkuntzearen maila guztietan ikertu eban Elgoibarko hizkerea, eta horretarako, barri-emoile batzuei grabautako testuak erabili zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu