Pello Lizarraldek igesaldi baten kontakizuna osotu dau 'Orbanak' nobela barrian
2012-05-11 14:22 KultureaPello Lizarraldek igesaldi baten kronikea kontau da Orbanak nobela barrian. Susmoak eta zalantzak dira nagusi istorio osoan, egileak berak aurkezpenean azaldu ebanez. Erein argitaletxeagaz plazaratu dau liburua.
Pello Lizarraldek igesaldi baten kronikea kontau da Orbanak nobela barrian. Susmoak eta zalantzak dira nagusi istorio osoan, egileak berak aurkezpenean azaldu ebanez. Erein argitaletxeagaz plazaratu dau liburua.
Hilketa bat da nobelearen abiapuntua. Herriko fabrikan behar egiten dauen injineru aleman baten andrea hilda topau dabe pagadi baten. Igeslariaren izenik ez dakigu, lepoan orbana daukala besterik ez. Ezin jakin, bera ete dan hiltzailea, baina igesi dabil, ostenduten. Ahots bi ditu istorioak, bata igeslariarena, haren zentzumenena, objektiboa, eta bestea, arrastoaren atzetik dabilenarena, lehenengo personan, afektiboagoa.
Aurretik idatzitako liburuei segiduten deutse Orbanak-ek, Lizarralderen ustez. 2008an, Larrepetit argitaratu ebanean geratu jakozan kezkei tiraka osotu dau nobelea. Inguruan ikusten dauen justizia egiteko eta zigortzeko egarria da horreetako bat. Igeslariaren istorioak ardura horreen ganeko gogoetea egiten dau. Aurreko liburuetan lez, Orbanak ez dago sasoi edo leku zehatz baten kokatuta, halanda be, egilearen eretxiz irakurleak topauko ditu hiru-lau arrasto horren ganean.
Pello Lizarralde Zumarragan jaio zan, 1956an; gaur egun, Iruñean bizi da. 1978an argitaratu eban lehenengo liburua, Hilargiaren hotzikarak, eta ordutik Hatza mapa gainean (1988), Sargori (1994), Larrepetit (2003) eta Iragaitzaz (2008) kaleeratu ditu, besteak beste.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!