'Olgetan' egitasmoa martxan Markina-Xemeinen
2012-05-14 14:39Urtarrila aldera Udala eta hezitzaile talde bat (Aisialdi Lan Taldea) alkartzen hasi zan aurtengo udan kalidadezko udaleku edegiak antolatzeko asmoz. Horren emoitzea da Olgetan egitasmoa. Sustraira jo dau aisialdi lantaldeak: aisialdia jolasa baino gehiago dala uste dogu, hezkuntzearen parte.

Markina-Xemeingo Udalak eta Aisialdi Lan Taldeak udaleku edegiak hobetzeko konpromisoa hartu dabe. Igaz be hasi ziran hobekuntzakaz, baina aurten lanketa sakonagoa egin da, eta barrikuntzakaz datoz udalekuak.
Urtarrila aldera Udala eta hezitzaile talde bat (Aisialdi Lan Taldea) alkartzen hasi zan aurtengo udan kalidadezko udaleku edegiak antolatzeko asmoz. Horren emoitzea da Olgetan egitasmoa. Sustraira jo dau aisialdi lantaldeak: aisialdia jolasa baino gehiago dala uste dogu, hezkuntzearen parte.
Taldeak
Udaleku edegietan edadearen araberako taldeak, espazioak zein ekintzak antolatuko dira:
- Kulunkan: 2006 eta 2009 urteen artean jaiotakoak. Bekobenta Eskola Publikoan alkartuko dira. Psikomotrizidadea, eskulanak edota ur-txorroetara urteerak egingo ditue.
- Bilin boloka: 2002 eta 2005 urteen artean jaiotakoak. Horreek be Bekobenta Eskola Publikoan alkartuko dira. Tailerrak, inguruko auzoetako altxorrak ezagutu, txangoak, ur-txorroak, multikirol ekintzak eta bestelakoak egingo ditue.
- Alarauke: 1998 eta 2001 urteen artean jaiotakoak. Kultur Aretoan alkartuko dira. Tailerrak, mendi irteerak, multikirol ekintzak, kultur ekintzak, mitologia, 2 eguneko urteerak…
Horreek goizetan zein eguerdian alkartzeko guneak izango diran arren, ekintza zehatzetarako edade desbardinetakoak alkartuko dira eta herriko beste hainbat instalazino be erabilgarri izango dira.
Ekintzei jagokenez, adinei egokitutako ekintzak egingo dira.
Ordutegia
Bagilaren 27tik ugaragarrilaren 27ra izango dira udaleku edegiak. Ekintak 10:00etatik 14:00etara izango dira. Bilin boloka programako parte-hartzaileek bi astean behin arratsaldeko 16:30ak arteko urteerak egingo ditue. Alarauke programakoak, barriz, kanpoan lo egitera joango dira birritan.
Izena emotea
Izena emoteko orriak udaletxeko harreran, bibliotekan zein www.markina-xemein.com webgunean dagoz eskuragarri. Orriak bete eta maiatzaren 25a orduko itzuli beharko dira udaleko harrera zein bibliotekan. Epez kanpoko eskaerarik ez da onartuko eta behin apuntau ostean dirua ez da itzuliko.
Hezitzaile taldea
Garrantzitsua deritxagu hezitzaile lan taldeak lan baldintza egokiak izatea. Horretarako, maiatzaren 14tik 25era udaletxean eskuragarri izango dituen kurrikulum ereduak beteta entregau beharko ditue; maiatzaren amaieran kurrikulumak balorau eta kontratazinoak gauzatzeko taldea osotuko da, eta bertan aukeratuko da lan taldea.
Bagilean hezitzaile taldea alkartuko da hile osoko programea antolatzeko.
Umeen ratioak be errespetauko dira, 10 umeko hezitzaile bat izango da.
Baloreak
Aisialdia jolasa baino gehiago da, eta beharrezkoa da baloreetan oinarritutako plangintzea osotzea. Horretarako hezitzaile talde guztia alkartu eta ondorengo baloreetan oinarritutako plangintza bat osotuko dabe: hezkidetzea, ingurumenagazko errespetua, euskerea, kultur aniztasuna eta inklusioa. Azken horregaz lotuta, aurten herriko heziketa premina berezidun umeak be onartuak izango dira, eta arreta personalizatua emongo deutseen hezitzaile bana izango dabe.
Hurrengo bilerea
Taldea aurkezteko eta azken zalantzak argitzeko bilera bat egingo da bagilaren 15ean, iluntzeko 20:00tan, kultur aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!