Martxan dago Kameratoia VIII. Ikus-entzunezkoen Rallya
2012-05-14 12:12 BarriakZapatuan abiatu zan Gernikan Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya. Parte-hartzaileek bost egun ditue lanak aurkezteko. Goitik behera da aurtengo gaia, eta Gernika-Lumoko ezaugarriekaz osotu beharko ditue beharrak.
Zapatuan abiatu zan Gernikan Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya. Gazteen sormena eta produkzino artistikoa sustatu eta gizarteratzea dau helburu Topaguneak eta Gernika-Lumoko Kultur Etxeak antolatutako lehiaketeak. Parte-hartzaileek bost egun ditue lanak aurkezteko.
Goizeko hamarretan, Elai Alai aretoan, batu ziran parte-hartzaileak; bideoak egiteko gaia eta ezaugarriak jaso, eta beharrari ekin eutsen. Goitik behera da aurtengo gaia, eta Gernika-Lumoko ezaugarriekaz osotu beharko ditue lanak: Gernikako Arbolea, Gernika Rugby Taldea, Azokea eta Astra, besteak beste.
Edizino honetan, 40 gazte inguru dabilz Kameratoian parte hartzen. Lanak maiatzaren 17a baino lehen aurkeztu beharko ditue. Ikus-entzunezko guztien emonaldia eta sari-banaketea maiatzaren 26an izango da Elai Alai aretoan, 19:00etan. Epaile talde batek adostutako hiru sari banatuko dira, 1.500 euro, 1.200 euro eta 900 eurokoak, hain zuzen be.
Topagunea euskara alkarteen federazinoa 1997an sortu zan, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 96 euskera alkartek osotzen dane. Alkarteon zein Federazinoaren beraren helburua euskerearen erabilerea sustatzea da. Horretarako, hainbat arlo lantzen ditue, ume eta gazteen aisialdia, kulturgintzea, tokiko hedabideak, mintzapraktikea, erakundeak euskalduntzea eta sentiberatzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!