Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena aztertuko ditue Bilbon, maiatzaren 17an
2012-05-10 18:27 jardunaldiakEuskal Herriko Unibersidadearen Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedreak Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena jardunaldia antolatuko dau maiatzaren 17an, Bilboko BBK-EHUren Esperientzia Gelan.
Euskal Herriko Unibersidadearen Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedreak Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena jardunaldia antolatuko dau maiatzaren 17an, Bilboko BBK-EHUren Esperientzia Gelan. Ekimenaren helburua Interneten hizkuntza aniztasuna sustatzeak daukan garrantziari buruz konturatzea da.
Hizkuntza gitxituentzat Interneten egotea erronka handia eta sano garrantzitsua da, jardunaldiaren arduradunek adierazo dabenez. Gero eta homogeneizatuago eta globalizatuagoa dagoan munduan, Internet hizkuntza gitxituentzako baliabide nagusia bihurtu daiteke.
EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrearen helburu nagusienetakoa hizkuntza aniztasuna ezagutzea eta zabaltzea da, eta horren ganean heztea eta sensibilizetea.
Itziar Idiazabal Katedrearen zuzendariak aurkeztuko ditu lehenengo jardunaldiak. Kanpotik etorritako sei adituk txostenak aurkeztuko ditue, holan beste errealidade eta estrategia batzuk ezagutzeko. Besteak beste, ondo adituak izango dira Bilbon: Juan Pablo Martínez Cortés (Zaragozako Unibersidadea), Elin Haf Gruffydd Jones (Galeseko Aberystwyth Unibersidadea), Carmen Gómez Mont (Mexikoko Unibersidade Nazional Autonomoa), Reitze Jonkman (Stenden Unibersidadea, Frisia, Herbehereak) eta Héctor García Gil (Academia de la Llingua Asturiana).
Amaitzeko, mahai-inguruan egingoi dabe, 19.15ean, Internet eta hizkuntza gutxituak izenburupean. Manel Pérez-Caurel UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrakoa izango da moderatzailea.
Jardunaldia Bilboko BBK-EHUren Esperientzia Gelan egingo da, Espainiako Bankua kalean, 15:30tik 20:00ak arte. Sarrerea doban da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!