Domekan, Herri Urrats jai handia Senpereko lakuaren bueltan

Bizkaie! 2012-05-11 11:18   Euskerea berbagai

Domekan, maiatzaren 13an egingo da aurtengo Herri Urrats, Ipar Euskal herriko ikastolen jai handia. Egun osoan, musikea, jantzea, bertsolariak, umeentzako jolasak, jana eta edana aukeran izango dira Senpereko lakuaren bueltan.

Domekan, maiatzaren 13an egingo da aurtengo Herri Urrats, Ipar Euskal herriko ikastolen jai handia. Egun osoan, musikea, jantzea, bertsolariak, umeentzako jolasak, jana eta edana aukeran izango dira Senpereko lakuaren bueltan. Igaz lez, aurten be, batutako diru guztia Kanboko Xalbador ikastetxea barrizteko erabiliko dau Seaskak.

Elkartuz zabaldu dino aurtengo lemeak, izan be, Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak aurkezpenean adierazo ebanez, erakunde publikoek ikastolak zabaltzeko erabagi argirik hartzen ez daben bitartean, ikastolen euren eta herritarren eskuetan egongo da ikastolen etorkizuna Ipar Euskal Herrian.

Domekan, goizeko hamarretan hasiko da jaia Senperen, Nafarroa, Lapurdi, Araba, Gipuzkoa eta Haurren xokoa guneetan. Bertsolariek abiatuko dabe egitaraua Nafarroa gunean, eta eguerditik aurrera musikea izango da nagusi, Gose, Zarama, Obrint Pas eta Su ta Gar taldeen eskutik. Lapurdi-n, Steppin Joggo, Unama, Paradust, Bidaia eta Parpalhonm izango dira.

Araba-n, batukadeak ekingo deutso programazinoari, eta Herri Urrats Kantuz-ek hartuko deutso txandea. Mutxikoek, Anje Duhaldek, Du Bartasek, La troba kug fuk, Danbak eta Holakok osotuko dabe eguna. Gipuzkoa gunea 11:00etan edegiko dabe Zuberoako Maskaradek, ondoren jantza ikuskizun ugari egongo dira, besteak beste, Asca taldearen afrikar jantzak, Street art hip-hop proposamena eta capoeira emonaldia.

Haurren xokoa-n umeentzako eskaintza zabala prestau dabe: Oreka zirkoa, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak, buruhandiak, kirol egokituak eta Irrien Lagunak taldearen kantu eta jantza emonaldia.

Egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu