Nemesio Sobrevillaren 'Elai Alai' dokumentala ikusgai, Gernikako Lizeo antzokian

Bizkaie! 2012-05-11 15:20   Barriak

Zinemea eta Gerra Zibila Euskadin izenburuko emonaldiaren barruan, Eusko Jaurlaritzearen zinematografia-propagandarako zerbitzuak gerra sasoian egindako film-bildumea proiektauko dabe gaur, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian, 20:30ean.

Zinemea eta Gerra Zibila Euskadin izenburuko emonaldiaren barruan, Eusko Jaurlaritzearen zinematografia-propagandarako zerbitzuak gerra sasoian egindako film-bildumea proiektauko dabe gaur, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian, 20:30ean.

2012 Euskadi eta bai Gernika-Lumoko eta Eibarreko udalen arteko lankidetzearen emoitzea dan Hiriak Bakean ekimenaren barruan dago emonaldia.

Gernikan ikusgai izango diran lanak ondokoak dira: José María de Corta eta Uribarren abadearen hiletea, Aste Santua Bilbon, Gernika eta Elai Alai. Azkenengoa, ganera, Euskal Herrian orain arte ikusi bakoa da; oraintsu berreskuratu dau Euskadiko Filmategiak, Cinémathèque Française alkarteak itxitako kopiari esker.

Elai Alai lanaren zuzendaria Nemesio Sobrevilla izan zan, eta berak idatzi eban gidoia be. 1938an estreinau zan eta 14 minutuko irauten ditu. Musikea Segundo Olaetarena da. Umeen Eresoinka abesbatzeko eta Elai Alai jantza taldeko kideak dira protagonistak. Eusko Jaurlaritzearen ekimenez, Frantziako hainbat herritan izan zituen emonaldiak, gerrearen barri emoteko eta errefuxiatuentzako dirua lortzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu