V. Huezinemak baditu irabazleak
2012-05-11 15:55 Barriak10 film labur finalisten emonaldiagaz emon jakon bart Huhezinema 2012 jaialdiari amaierea. Aretxabaleta Arkupe Kultur Etxean egin zan proiekzinoa eta sari banaketa ekitaldia eta bertan egon ziran film labur finalisten hainbat zuzendari.
10 film labur finalisten emonaldiagaz emon jakon bart Huhezinema 2012 jaialdiari amaierea. Aretxabaleta Arkupe Kultur Etxean egin zan proiekzinoa eta sari banaketa ekitaldia eta bertan egon ziran film labur finalisten hainbat zuzendari. Alberto Gastesi, Ekaitza eta Istmo film laburren zuzendaria Loreto Mauleonegaz, Ekaitza film laburreko aktoreagaz etorri zan. Haritz Zubillaga She´s lost control filmaren egilea, Aitor Enerizegaz izan zan, azken lan honetan gidoia idazten lagundu deutsona. Gregorio Muro baita be bi film labur ordezkatzen egon zan, Zeinek gehiago iraun animazinozko lana eta Por los camareros fikzinozko komedia, azken hau Javier Etxanizegaz batera zuzendutako lana. Garaipena film laburra ordezkatzen Esteban Ramos zuzendaria egon zan. Superzebraman ordezkatzen Imanol Reta produktorea izan zan. Azkenik, No sé qué hacer contigo filma ordezkatzen Juan Manuel Martínez izan zan.
Huhezi fakultadeko hainbat ikus-entzunezko ikasle be bertan izan ziran, batzuk antolakuntzan laguntzen eta beste batzuk sariak jasoten. Sari banaketearen aurkezpen lanak Ainhoa Vitoria eta Xabi Unanuek, Gaztea irratiko esatariek egin zituen. Sariak banatzeko aurtengo epaimahaikide izan diran Maialen Sarasua eta Beñat Sarasola igon ziran taulara, aurtengo babesle nagusi izan diran Eikeneko zuzendaria, Itziar Mena eta Marta Madinabeitia, Kutxabankeko mendebaldeko zuzendari komertzialagaz batera. Ohiane Agirre, Goiena telebistako programazino zuzendariak Goiena saria emon eban. Ander Olabe antolakuntzako ikasleak eta Iban del Campok, Huhezinemako koordinatzaileak be bai sari bana emon zituen.
Aitor Gutierrez epaimahikidea be Huhezinemako azken egunean izan zan. Kimuak egitasmoan lanean dabilen Esther Cabero be sari banaketan egon zan ta talisman ona izan zan aurtengo Kimuak katalogo barruan dagozan film laburrentzat. Atzoko ekitaldian banatu ziran zortzi saritatik, hiru Kimuakeko film laburrentzat izan ziran.
Huhezinema 2012ko palmaresa:
Sail ofiziala
- Euskerazko film labur onena (Goiena saria): Ekaitza (Alberto Gastesi).
- Film labur onena: She’s lost control (Haritz Zubillaga).
- Produkzino onena (Eiken saria): She’s lost control (Haritz Zubillaga, Morituri).
- Publikoaren botoa (Kutxa saria): Zeinek gehiago iraun (Gregorio Muro).
Ikasleen lehiaketea
- Film labor okumental onena (publikoaren saria): Maskarak (Ander Bolibar, Ariane Irazusta, Miren Ormazabal eta Oihan Vitoria).
- Fikzinozko film labur onena (publikoaren saria): Ohartxoak (Izaskun Fdz. de Arroyabe, Maitane Serrano, Monika Juaristi, Josu Badiola, Lander Irazola eta Julene Franzesena).
- Film labur onena (epaimahaiaren saria): Maskarak
Kartel lehiaketea
Huhezinemako kartel onena: Beñat Flores.
Huhezinema jaialdia
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia Huhezi fakultateko (Mondragon Unibersidadea) Komunikazino gunean sortu zan 2008. urtean. Huhezinema bera ikasgaia izanik, Ikus-entzunezko komunikazinoko laugarren mailako ikasleek benetako film laburren jaialdi baten antolakuntzea ezagutzeko eta gauzatzeko aukerea dabe. Erabat praktikoa dan ikasgai honen helburua da, alkarlanean jaialdia ondo ataratzea. Holan, aukerea dago karreran zehar ikasitakoa praktikan jarteko, eta, aldi berean, mundu profesionalagaz hartu-emonak sustatzeko.
2012ko antolatzaileak
Aurtengoa V. Huhezinema jaialdia izan da, eta antolakuntzan parte hartzen daben ikasleen lan taldea urtez urte aldatu egiten da. Aurtengoa hamabi ikaslek osotu dabe, eta hiru azpi taldetan banatu dira: programazinoa, produkzinoa eta komunikazinoa. Urtero legez, Iban Del Campo irakaslea da hiru lan taldeak koordineteaz arduratzen dana.
Programazinoko taldea Ane Vitoriak, Ianire Beriainek, Izaskun Fernandez de Arroyabek eta Izaskun Zalakainek osotzen dabe.
Produkzinoko ardurea Ander Olabek, Maitane Serranok eta Elixabet Zalduak dabe. Talde honen lana da jaialdirako finantziazinoa lortzea, babesle eta kolaboratzaileak lotuz.
Hirugarren eta azken taldea, komunikazinokoa da. Alex Baz, Xabier Ortiz de Urbina, Lander Irazola eta Julene Frantzesena dira komunikazinoaz arduratzen diranak. Talde honen ardurea da webgunearen dinamikotasuna bermatzea eta komunikazinoagaz zerikusia daben beste hainbat eginkizun betetea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!