Basilio Sarobe Sunbillako parrokoak dohaintza garrantzitsua egin deutso Euskaltzaindiari
2012-05-11 16:26 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren Azkue Bibliotekeak Basilio Saroberen liburu- eta dokumentu dohaintza garrantzitsua jaso dau, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez. Hain zuzen be, Eleiza Katolikoaren liturgia euskeratzeko hastapenekaz lotutako hainbat makinaizkribu eta argitalpen emon deutsoz Euskaltzaiundiari Sunbillako parrokoak.
Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekeak Basilio Saroberen liburu- eta dokumentu dohaintza garrantzitsua jaso dau, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez. Hain zuzen be, Eleiza Katolikoaren liturgia euskeratzeko hastapenekaz lotutako hainbat makinaizkribu eta argitalpen emon deutsoz Euskaltzaiundiari Sunbillako parrokoak.
Latina izan da Eleiza Katolikoaren liturgiaren hizkuntza nagusia mendez mende. Trentoko Kontzilioan, XVI. mendean, finkatu zan ondoko lau mendetan aldaketa oso txikiekaz moeta guztietako errituetan erabili beharreko testuen moltsoa (Missale, Ordo missae, Lectionarium eta abar).
Baina, 1962-1965 urteen artean, Vatikano II. Kontzilioan erabateko iraultzea izan zan: Eleizeak liturgia herriaren hizkuntzan egitea erabagi eban. Beraz, testu barriak preparau beharra egoan, eta horretarako Eleizeak berak makina bat batzorde eta talde sortu zituan munduko hamaika tokitan. Prozesua sano arin egin zan, ia-ia urte batetik bestera latinezko mezea ahaztuta geratu zan edade batetik beherakoentzako.
Euskal Herriko eleizbarrutietan abade eta erlijioso euskaltzaleek testuak euskeratzeko taldeak sortu zituen eta beharrean hasi ziran. Antza danez, Ipar Euskal Herrian lehenago hasi ziran lanean, seguruenik hango eleiz agintarien artean harrera ulerkorragoa izan zalako, jakina da-eta Espainiako hierarkia eklesiastikoak mesfidantza handiz ikusten ebala Vatikano II.a oro har, eta euskerearen ganeko ulerberatasunik ez egoala agintarien artean, Euskaltzaindiko iturrien arabera.
Basilio Sarobe, Sunbillako parrokoa, talde euskaltzale horreetako kide historikoa da. Zenbat izan ziran bide gatx horri ekin eutsenak? Nortzuk? Non batzen ziran? Zer hizkuntza eredu erabili eben? Zergaitik? Zelan zabaldu ziran testuak? Orain arte oso gitxi ikertutako kontuak dira, baina Sarobek dohaintzan emondako testuek historia hori egiteko balioko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!