Dobako sarrerea, bisita gidatuak eta Art After Dark saio berezia Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko
2012-05-14 13:32 kulturbizMaiatzaren 18an, barikuan, Museoen Nazinoarteko Eguna dala eta, hainbat jarduera antolatu dira Guggenheim Bilbao Museoan, Museoak mundu aldakorrean. Erronka barriak, inspirazino berriak aurtengo lemapean. Sarrerea dobakoa izango da bisitari guztientzat, baita ikusgai dagozan erakusketak ikusteko bisita gidatuak (11:00etan eta 17:00etan).
Maiatzaren 18an, barikuan, Museoen Nazinoarteko Eguna dala eta, hainbat jarduera antolatu dira Guggenheim Bilbao Museoan, Museoak mundu aldakorrean. Erronka barriak, inspirazino berriak aurtengo lemapean. Sarrerea dobakoa izango da bisitari guztientzat, baita ikusgai dagozan erakusketak ikusteko bisita gidatuak (11:00etan eta 17:00etan). Horrezaz gan, Museoaren Lagunek bi persona ekarri leikiez eurekaz, eta horreei be doban eskainiko jake entzuteko gida bana.
Gauean be zabalik egongo da Museoa, 22:00etatik aurrera, arteaz eta musikaz gozetako, izan be, maiatzeko Art After Dark saio berezian Roman Flügel izango da Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan. Bertan aurkeztuko dau bere estilo aparta, rave fenomenoaren eta acid house estiloaren maminaren buztarketea. Alemaniako musika elektronikoaren aitzindari eta teknoaren ideologoa Ongaku, Klang eta Playhouse diskoetxeen jaubea eta Sven Väth DJaren produktorea da. Gaueko 23:00etatik aurrera, azkenaldiko lanak jarriko ditu; energiaz betetako saioa izango da.
Gaueko beste protagonista handi bat Aldo Linares izango da, estaduko indie giroko artista bikaina, Madrilgo Maravillas areto mitikoan ebilen garaitik. Musikagilea, poetea, musika-kritikoa eta parapsikologia-ikertzailea da. Arequipan, Perun, jaio zan, baina Madrilen bizi da. 1950eko eta 1960ko hamarkadetako doinuetan errotutako popa, kutsu elektronikoz betea, eskainiko dau.
Edozelan be, Mimoloco, Fever klubeko ohiko DJa da, eta maiatzeko Art After Dark saioari hasierea emongo deutso. Emonaldi sofistikatua eta esperimentala izango da, askotariko doinuz betea, besteak beste, dubstep, nu disco, electro swing, ambient eta breakbeat.
Nazinoarteko eta estaduko DJn saioez gozeteaz gan, honako erakusketa honeek ikusteko aukerea izango dabe 22:00etatik 01:00etara Museora hurreratzen diranek: David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Ispilua alderantziz: La Caixa Fundazinoaren eta MACBAren bildumen artea eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II. Ohikoa dan legez, Bilboko Fever klubagaz lankidetzan antolatu dau hile honetako Art After Dark saioa, eta hurreratzen diranei sarrerearen truke Fever kluberako txartel bat emongo deutse doban, gau horretan bertan 00:00tik aurrera erabil deien.
Art After Dark saiorako sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12 € publiko orokorrarentzat eta 8 € Museoaren Lagunentzako. Ikusle kopuru mugatua. Salgai txarteldegian eta www.guggenheim-bibao.es webgunean. (Nahitaezkoa da Museotik igarotea gau horretarako Fever kluberako txartela eskuratzeko).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!