Patti Smith, Elvis Costello, George Benson, Kris Kristofferson eta Ron Carter, Donostiako 45. Heineken Jazzaldian
2010-03-25 13:56 MusikeaDonostiako 45. Heineken Jazzaldia garagarrilaren 21etik 25era bitartean izango da, Jazz Band Ball-a berreskuratuko dau jaialdia abiatzeko eta, ohikoa dan legez, Trinitate Plazea, Kursaala eta Victoria Eugenia Antzokia izango dira agertoki nagusiak.
Manuel Vicentek 'Los cajones de mi almario' liburua aurkeztuko dau Bilbon
2010-03-25 11:26 KultureaManuel Vicente, orain dala 20 urte baino gehiago Bilbon sortu zan El cajón sorkuntza ekimenaren bultzatzaileetako bat da, Pedro Rojogaz eta Montse Gómezegaz batera. El cajón artearen adierazpenerako eta sozializazinorako gunea da.
Zabalik honezkero euskal film laburren egileei zuzendutako Kimuak 2010 programa barrirako deialdia
2010-03-25 10:31 BarriakEusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak azken urte honetan film laburren bat egin daben euskal zinemagileei zuzendutako Kimuak 2010 programarako deialdia ezagutarazo barri dabe. Martiaren 22an zabaldu eben deialdia eta 2010eko garagarrilaren 9an zarratuko da.
Eskena-k arte eszenikoen biziraupena bermatuko leuken eredu barriaren beharra aldarrikatu dau
2010-03-24 17:38 kulturbizEgoera ekonomikoaren oihartzuna aprobetxauta indartu diran diskurtso neoliberal interesatuak salatuz, kulturearen kudeaketea alor pribatura eroan nahi daben ahotsen aurrean, sistemen batasuna eta integrazinoa urtenbide legez aldarrikatu dau Eskena-k.
IX. Break on Stage, kale kulturen erakustaldia Bilbon
2010-03-24 14:39 KultureaAurten, Break On Stage jaialdiak alor artistikoa, alternatiboa eta ikusgarria buztartuko ditu. Hiru ardatz nagusi izango ditu: Europako breakdance eszenikoko lehiaketea, kale kulturako show ikusgarriak eta azkenik, Rap jaialdia Violadores del Verso taldearen eskutik.
Jerry Gonzalez and The Apache Band-ek Afrikako eta Karibeko erritmoak ekarriko ditu Getxo Jazzera
2010-03-24 14:15 MusikeaGaragarrilaren 1etik 4ra egingo dan Getxoko 34. Nazinoarteko Jazz Jaialdia abian da, eta saio nagusiei jagokenez, Jerry Gonzalez tronpetista estadubatuarra da bere parte-hartzea baieztatu dauen lehenengo artistea.
AC/DC-k Bilbon joko dau bagilaren 28an
2010-03-24 13:24 MusikeaAC/DC Bilbon izango da zuzenean barriro bagilaren 28an, astelehenean. Bilboko udaletxean gaur goizean emondako prentsaurrekoan jakinarazo dabenez, urtebeteko epean talde australiarrak bigarren aldiz joko dau Bizkaian eta, oraingoan, kontzertua San Mames futbol zelaian izango da.
XVII. Kanpomartxoa Lutxana-Erandion, martiaren 28an
2010-03-24 11:12Erandioko euskaldunak alkar ezagutzeko, alkarregaz batzeko, herria euskeraz girotzeko eta gure hizkuntzearen erabilera-esparruak zabaltzeko, jaio zan Berbots, Erandion Euskeraz! Alkartea.
Kokein taldeak Japonian joko dau
2010-03-24 10:09 MusikeaKokein taldea Japoniara doa datozen egunotan martia-apirilean bere musikea ezagutzera emoteko. 1999an sortutako boskote eibartarrak Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen bitartez 3 disko argitaratu eta hainbat eta hainbat kontzertu eskaini ostean, bere zuzenekoa atzerrira eroango dau.
'VI. Ikusi eta Ikasi' egitarauko saio bakotxean batez beste 200 umek parte hartu dabe
2010-03-23 17:49 Euskerea berbagaiBilboko Udaleko Euskara Saileko 'Ikusi eta Ikasi' umeentzako euskera hutsezko ekitaldi programearen seigarren ekitaldiak partaidetza kopuru handia lortu dau: ikuskizun bakotxean, batez beste, 200 umek parte hartu dabe. Holan, danetara, 5.757 ume eta gaztetxuk gozau dabe euskera hutsezko ekitaldi-sorta honetaz.
Aurtengo Harrapazank programan inoizkorik jente gehien izango dala aurreikusi dabe antolatzaileek
2010-03-23 17:16 Euskerea berbagaiEdizino honek gazteen parte hartzea sustatzen dau lehiaketa biren bitartez. Horreetan, gazteek euren gaitasun artistikoak, musikalak eta jantzarako doeak erakutsi ahal izango ditue 'Distirazank', 'Dantzazank' eta 'Jozank' ekimenetan.
Dirurik Gabe Alkarteak Udabarriko Azokea egingo dau Bilboko Plaza Barrian
2010-03-23 16:56Dirurik Gabe Alkartea Udabarriko Azokea preparetan dabil apirilaren 24rako Bilbon, Klima Aldaketearen kontrako Bilboko Bulegoaren (BIO) laguntzinoagaz, Dirurik Gabeko Eguna antolatu ebanetik sei hilebete igaro diranean.
Gernikako GUGAZte! egitasmoak badauka logotipoa
2010-03-23 14:32 Euskerea berbagaiMartiaren 20an, zapatuan, AEK-k GUGAZte! egitasmoa aurkeztu eban Gernikako Elai-Alai aretoan. Proiektu honen helburua 12 eta 24 urte bitarteko gazteak euskerea modu naturalean erabiltera bultzatzea da. Aldi berean, gazte etorkinek be euskerea erabilteko tresna izan gura dau, ez dagien euskera inposautako hizkuntza moduan hartu.
'Marraren beste aldean zu', Seiren taldearen bigarren lana plazan
2010-03-23 14:29 MusikeaZuzenekoak preparetan be hasita dagoz eta lehenengo hitzordua apirilaren 23an izango da Mungiako Olalde aretoan, 20:30etan. Hurrengoa, barriz, Zornotzako Zelaieta zentroan izango da, apirilaren 24an, gaueko 22:00etatik aurrera.
Euskaltzaindiak lanerako erabilten dituan erispideak, laneko prozedurak eta tresnak erakutsi ditu
2010-03-23 14:26 Euskerea berbagaiJentaurrean aurkeztu dira gaurtik aurrera Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai egongo diren bi tresna lexikal barri: Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia. Honeek dira berbalari: Andoni Sagarna, Jose Antonio Aduriz eta Miriam Urkia, hirurak Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko lantaldearen kideak.
5.500 pertsona baino gehiagok bisitau dabe AlhóndigaBilbaoren Infopuntua
2010-03-23 10:36 kulturbiz‘Infopuntua AlhóndigaBilbao’ martiaren 16tik apirilaren 14ra bitartean egongo da zabalik, astelehenetik domekara. Espazioaren ordutegia 11:00etatik 21:00etara bitartekoa da. Era berean, eta zerbitzu hori osotzeko, martiaren 16etik aurrera, AlhóndigaBilbaoren arretarako telefonoa (94 4014014) egongo da erabilgarri, 09:00etatik 20:00etara, astelehenetik domekara.
Nafarroan euskeraz biziteko eskubidea aldarrikatu dau euskalgintzeak
2010-03-23 09:49 Euskerea berbagaiNafarroako 100dik gora euskaltzalek maiatzaren 15erako manifestazioa antolatu dabela iragarri dabe. Iruñeko Baluarten egindako agerraldian, Kontseiluko bazkideek zein euskalgintza osoko ordezkariek eta norbanako euskaltzaleek, egoerearen larritasunaren aurrean kalera atarateko deialdia egin dabe.
Lourdes Oñederra euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia datorren barikuan Donostian
2010-03-22 16:50 Euskerea berbagaiLourdes Oñederra (Donostia, 1958) datorren barikuan, martiaren 26an sartuko da Euskaltzaindian modu ofizialean. Euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia Donostiako udaletxeko Batzar Aretoan izango da, arratsaldeko 18:00etan.
55 enpresa lider talentu bila Bilboko Injinerutza Goi Eskolako ikasleen artean
2010-03-22 14:45Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoak gaurtik barikura bitartean, puntako 55 enpresen presentzia izango dau. Horreen asmoa, zentroan emoten diran Injinerutzako titulazino desbardinetako azken ikasturteko ikasleak 'erakartea' da.
'Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak' izeneko jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiak martitzenean
2010-03-22 12:55 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egingo dan jardunaldi horren helburua Hiztegi Batuko erabagiak hartzea, Euskaltzaindiak erabilten dituan erispideak, laneko prozedurak eta tresnak erakustea da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...