Leire Salaberria andoaindarrak irabazi dau 2010eko Etxepare Saria
2011-03-15 16:45 KultureaLeire Salaberria ilustratzaile andoaindarraren Euria ari duenean albumak irabazi dau 2010eko Etxepare lehiaketea. Salaberriak 6.000 euroko saria jasoko dau eta udagoienean Pamiela argitaletxeak bere liburua kaleratuko dau.
www.aritu.eu, euskeraz egin nahi dauenarentzako webgunea
2011-03-15 14:20Artez Euskara Zerbitzuak garatu dauen webgunean hainbat esparrutan eta egoeratan euskerea sarriago erabilteko tresna lagungarri batzuk topauko ditu erabiltzaileak.
BilbaoEszenak barriro ekingo deutso Show Gela egitarauari
2011-03-15 12:27 jardunaldiakBilbaoeszenak, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, barriro be ekin deutso Show Gela egitarauari. Hitzorduak eguenetan izango dira, BilbaoEszenan bertan, 20:00etatik 23:00etara bitartean. Ekimenaren helburua ikus-entzuleak hainbat arte alorretako sormen prozesuetara hurreratzea da.
Korrika Bartzelonan
2011-03-15 10:48 Euskerea berbagaiHilaren 16an helduko da Korrika 2011 Bartzelonara, hamaika ekitaldi kulturalegaz batera. Egitarau ederra antolatu dau Bartzelonako Euskal Etxeak: kontzertuak, berbaldiak, jaiak eta abar.
EKA-k Prezioen Behatokia eta Kontsumitzaileen Kontsulta-Kontseilua eratzea eskatzen dau
2011-03-15 10:23Gaur, martiak 15, Kontsumitzailearen Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatuko da. EKA-OCUV, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak eskubide horreek zeintzuk diran gogorarazo deusku.
Punto y Raya jaialdiko lanik onenak ikusgai gaur Guggenheim Bilbao Museoan
2011-03-15 10:05 Barriak2009ko Punto y Raya jaialdian irabazle eta finalista izan ziran hamasei ikus-entzunezkoak eskainiko ditue gaur Bilboko Guggenheim Museoan. Emonaldia Museoko Zero Espazioan izango da, 18:45ean.
Etxepare Institutuak bere espiritua eta filosofia erakutsiko ditu Bilbon, 'At!' ikuskizunaren bitartez
2011-03-14 16:45 Euskerea berbagaiEtxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga and.ak esan dau bihar Arriagan protagonismoa sortzaileek izango dabela, Etxepare Euskal Institutua Euskal Herrian egiten dan lana munduari erakusteko bitartekoa baita. Era berean, kulturearen inguruan eta guztiona dan helburu baten inguruan ahots desbardinak alkartzeko ahalegina azpimarratu dau.
Leioako Umore Azokeak lau ikuskizunen produkzinoan parte hartuko dau aurten
2011-03-14 16:40 KultureaLeioako XII. Umore Azokak aurtengo edizinoan estreinauko diran lau ikuskizunen produkzinoan parte hartu dau, hain zuzen be, Deabru Beltzak, Kukai, Destroy Producciones-Alicia Soto-Hojarasca Danza eta Markeliñe taldeen lan barrietan. Azokea maiatzaren 12tik 15era bitartean egingo da.
Gabriel Celayaren jaiotzearen mendeurrenean, Bidebarrieta Kulturguneak haren irudiaren inguruko jardunaldi bi jasoko ditu
2011-03-14 14:42 jardunaldiakDatorren barikuan, martiaren 18an, ehun urte beteko dira Gabriel Celaya jaio zanetik, eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak egun hori ospatu nahi dau, haren irudiaren eta lanaren inguruko bi jardunaldigaz.
Jon Barberena, Nafarroako finalerako lehenengo sailkatua
2011-03-14 13:04 BertsolaritzeaLazkozek bigarren egin dau eta hirugarren postua Oskar Estangarentzat izan da. Horreen atzetik Jon Elizetxe, Saioa Alkaiza eta Oier Lakuntza sailkatu dira. Bertsolari horreek guztiek beste bi finalaurrekoetako puntuazinoen zain egon beharko dabe finalean egongo ete diran jakiteko.
Gaztelupeko Hotsak diskoetxea Austingo SXSW jaialdian
2011-03-14 12:35 MusikeaSXSW jaialdia, musika industriaren promozino internazionalean jazoerea eta hitzordu garrantzitsuenetarikoa izanik lehenengo aldiz izango da Euskal Herriko enpresa bat bertan. Azoka horretan rock eta bluesa dira lantzen diran esparru nagusiak.
'Kulturem' umeentzako egitaraua aurrera doa Enkarterriko Museoan
2011-03-14 12:01 kulturbizBizkaiko Batzar Nagusien menpeko Urrestietako Enkarterriko Museoak umeei zuzendutako Kulturem egitasmoagaz jarraitzen dau. Martiko domeketarako hainbat jarduera kultural antolatu ditue, Urrestietako Batzarretxea izan zanaren hitzaldi-aretoan.
Manex Agirrek Arabako Bertsolari Txapelketako finalean kantauko dau
2011-03-14 10:19 BertsolaritzeaZigoitian jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalerdian, honakoa izan zan puntuazinoa: Manex Agirre (354,5 puntu), Oihane Perea (348,5), Felipe Zelaieta (294,5), Serapio Lopez (291), Ainhoa Comas (283) eta Irati Anda (278).
Tradizinoa eta modernidadea bat eginda 'XXI. mendeko euskaldunak' erakusketan
2011-03-14 10:16 KultureaBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak XXI. mendeko euskaldunak erakusketa zabaldu dau Bilboko Ondare aretoan. Apirilaren 21era arte egongo da edegita. Amaia Hormaetxek eta Ander eta Endika Basaguren anaiek egindako 21 argazki egongo dira ikusgai danetara.
Unibersidade aurreko 8.500 ikaslek bisitauko dabe UPV/EHU Ateak Zabaltzeko Egunetan
2011-03-14 09:59Euskal Herriko Unibertsitatean gaur, martiak 14, hasiko dira Ateak Zabaltzeko Egunak. Egunotan UPV/EHUk bere fakultadeen eta eskolen ateak edegiko deutsez Euskal Autonomia Erkidegoko unibersidade aurreko ikasle guztiei, irakaskuntzea, proiekzino profesionala eta azpiegiturea bertatik bertara ikusi eta erakutsi ahal izateko.
Lagunok,okertu egin zarie Blas de Oteroren jaiotza-urteagaz, ez? 1911 izan behar dala uste dot.
Erantzuna | Blas de Oteroren omenezko literatur ibilbidea, Jose Angel Iribar eta Kepa Junkeraren eskutik
Blas de Oteroren omenezko literatur ibilbidea, Jose Angel Iribar eta Kepa Junkeraren eskutik
2011-03-11 14:47 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko dau martitzenean, hilaren 15ean. Idazlearen poema ezagunenetako batzuen inspirazino iturri izan ziran lekuetatik ibilbide berezia preparau dabe egun horretarako.
Hamaika Telebistak eta Azkue Fundazioak hitzarmena izenpetu dabe 11.bit saio teknologikoa egiteko
2011-03-11 13:3211.bit saioan barrikuntza teknologikoek, sare sozialek, 2.0 komunikazinoak, gadget barriek, eta hainbat bitxikeriak eta bideok izango dabe lekua, astero-astero ordu erdiko saioan. Hamaika Telebistak legez, ibilbide laburrean sarea josteko dozenaka ekimen bultzatu ditu Azkue Fundazioak.
Itsasmendi 2010 eta Itsasmendi Urezti 2008 txakolin uztak aurkeztu ditue Bilbon
2011-03-11 11:59 Jan edanak2008ko Itsasmendi Urezti txakolinari jagokonez, 8.000 botila produzidu dira. Artisau produktu hau oso delikatua da, 2004ean abian jarritako slow-food mobimentuko produktuen estilokoa.




















Arrazoia Aitor, eskerrik asko. 1911n barik 1916an jaio zan
Erantzuna | Blas de Oteroren omenezko literatur ibilbidea, Jose Angel Iribar eta Kepa Junkeraren eskutik