'Giro onean' lelopean Gasteizko Udalak uriko ostalaritzan euskerea bultzatzeko kanpainea abiarazo dau

Bizkaie! 2012-06-25 11:37   Euskerea berbagai

Eskainitako zerbitzuen artean, euskerea ikasteko diru laguntzak dagoz baita jatetxe eta tabernetako kanpo errotuluak edo webgunea euskeratzeko be. Bestalde dobako itzulpen zerbitzua eskaintzen da eguneroko lanerako behar diran testuak, menuak edo kartak kasu, euskeratzeko.

Kanpaineak ostalaritzan euskerearen erabilerea eta presentzia areagotzea dau helburu, komunikazino komertziala eta zerbitzua hobetze aldera. Datozen asteotan Gasteizen bisitak egingo dira 350 bat establezimendutan kanpaineak eskainitako zerbitzuak eta materialak azaltzeko.

Gasteizko Udala, Euskara Zerbitzuaren bidez, merkatari eta ostalarien artean euskereagazko interesa handitzen dagoala jaubetu da. Udalak berak be, euskerea uriko komertzioa eta ostalaritzea modu positiboan bereizteko elementu lez ikusten dau, komunikazino komertziala eta zerbitzua hobetzeko aukerea emoten dauelako, eta ondorioz, merkatu segmentuak erakarri eta fidelizetako tresna izan daitekeelako. Hori dala eta, orain arte merkataritzan egindakoari jarraipena emonez, orain ostalaritzan oinarritutako kanpainea abiarazo dau euskerea bere jardueran txertatu nahi daben establezimenduak laguntzeko eta erraztasunak emoteko.

Eskainitako zerbitzuen artean, euskerea ikasteko diru laguntzak dagoz baita jatetxe eta tabernetako kanpo errotuluak edo webgunea euskeratzeko be. Bestalde dobako itzulpen zerbitzua eskaintzen da eguneroko lanerako behar diran testuak, menuak edo kartak kasu, euskeratzeko. Horrezaz gan, ostalaritzan gehien erabilten diran berba eta esamoldeak batzen dituan hiztegi bat be sortu da. Honegaz batera hainbat euskarri doban eskuratzeko aukerea emoten da, adibidez itxita eta zabalik kartelak, ordutegi personalizatuak, eskaerak hartzeko blokak, pintxoen osogaiak zehazteko txartelak… Honegaz batera, Cafes la Brasileñaren laguntzaz kanpainearen leloa daben azukera poltsak sortu dira eta dozenaka taberna eta jatetxeetan banatuko dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu