T-festa, kamiseta eta artearen jaia Bilboko Alondigan
2012-06-22 15:11 KultureaT-festa jaialdiak artea eta kamisetak batuko ditu egunotan Bilboko Alondigan. Danetara, 32 artistaren kamisetak egongo dira ikusgai, horrezaz gan, hilaren 23an, kamisetak egiteko tailerrak atondu ditue.
T-festa jaialdiak artea eta kamisetak batuko ditu egunotan Bilboko Alondigan. Danetara, 32 artistaren kamisetak egongo dira ikusgai, horrezaz gan, hilaren 23an, kamisetak egiteko tailerrak atondu ditue.
Erakusketan parte hartu daben artistak aukeratzeko deialdi publikoa egin eben, www.t-festa.org webgunearen bitartez. Sei laguneko epaimahaiak egin dau aukeraketea. Epaimahaikide izan dira María-Ángeles Alcántara-Sánchez artista eta kritikaria, Jesús Arpal Moya artistea, Haizea Barcenilla EHUko irakaslea eta kritikaria, Laura Fernández Conde T-festaren antolatzailea, Rosa Parma T-festako zuzendaria eta Pernan Goñi artistea.
Aukeratu zituen artisten artean, besteak beste, gora!Kamixetak, Malalatxa, Maria Glück, Building, Riot Flesh eta Ätakontu dagoz. Hemen, parte-hartzaile guztien izenak.
T-festa jaialdiaren helburua hainbat diziplinatan jarduten daben artista eta diseinatzaileek kamiseten bidez egindako lanak erakustea da. Parte-hartzailetako batzuk daborduko badabiz euren lanak saltzen, eta beste batzuk hasi barri dira. Artista gazte eta independenetak dira gehienak. T-Festa T-shirt-aren artearen arloan murgiltzen diran talentu barriak aurkitu eta bultzatzeko asmoz sortutako plataformea da, ekimenaren arduradunen esanetan.
Plataformeak T-Festa.org webgunean eta sare sozialetan izango dau egoitza birtuala. Urtero gura ditue antolatu ekintzak, tailerrak, kontzertuak, berbaldiua eta abar. Bilboko ALondigan egingo dab egunoetan lehenengo ekinaldia.
T-festa jaialdiaren egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!