Patxi Baztarrikak 'Babeli gorazarre' izeneko liburua argitaratu dau
2010-04-13 12:24 Euskerea berbagaiLiburuko 426 orrialdeetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan garatutako hizkuntza politikak aztertu ditu Baztarrikak eta Espainiako eta Europako politikei be erreparau deutse. 'Auzi honen gakoa, azken batean, Babel madarikazinotzat hartu beharrean bedeinkaziotzat hartzea da, hizkuntza aniztasuna baita gizakioi alkarren artean ulertzeko bidea emoten deuskuna.
Kupela 'Arriskua maite' diskoa grabetan hasi da
2010-04-12 18:48 MusikeaLaster egongo da Kupela taldearen disko barria kalean. Larrañaga, Zabale eta Berastegiren lana maiatzaren 20an aurkeztuko dabe. Egunotan Elkarreko estudioan dabilz azken ukutuak emoten, Mikel Fernandez Krutzaga teknikariaren gidaritzapean.
BBKren Briñaseko eta Sukarrietako udalekuetan izena emoteko epea zabaldu da
2010-04-12 18:46Eskaintza 6 eta 17 urte arteko gazteentzat da, eta Sukarrietan eta Briñasen antolatzen diran udalekuak bagilaren 21ean hasi eta abuztuaren 21ean amaituko dira. Ohikoa danez, astebeteko txandak izango dira guztiak, azkena izan ezik, 15 egunekoa izango baita. Danetara, 4.000 plaza eskainiko ditu BBK-k.
Bidebarrieta Kulturguneak krisiaren inguruko gogoeteari eta eztabaideari buruzko lau berbaldiz osotutako zikloa antolatu dau
2010-04-12 15:52Berbaldi zikloa 'Krisiaren hizkuntzak' izenburupean dator eta bere helburua, gaur egun bizi dogun mundu mailako atzerapen garaiak dituan eraginei buruzko eztabaida eta gogoeta piztea izango da, ikuspuntu batetik baino gehiagotik. Maiatzaren 10era arte, hainbat adituk, krisiak ekonomian, justizian, politikan eta kulturan, izan dituan ondorioak aztertuko ditue.
Bilboko Udal Liburutegien Sareak zenbait jarduera berezi antolatu ditu apirilean
2010-04-12 12:20 jardunaldiak Liburuaren Nazioarteko Egunaren harianEgitaraua apirilaren 12an hasiko da, Haur eta Gazte Liburuaren Egunaren ospakizunaren adierazpenaren irakurketeagaz. Irakurketea aldi berean egingo da Begoñako eta Deustuko liburutegietan, arratsaldeko 18:00etan. Ganera, Begoñako Liburutegian 'Zeu margolari' lehiaketako sariak banatuko dira eta erakusketa bat antolatuko da, aurkeztu diran marrazki guztiakaz.
AC/DCren Bilboko kontzerturako sarrerak, apirilaren 22an salgai
2010-04-09 14:53 MusikeaTicketmaster sarrera-salmenta sarearen webgunean agiri danez, apirilaren 22an, goizeko 10:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri Angus Young eta bere taldea zuzenean ikusteko sarrerak, 65 euroren truke (+ banaketa gastuak).
Harrapazank programearen tailer musikalak apirilaren 12an hasiko dira
2010-04-09 11:52 MusikeaApirilaren 12tik 15era, Bilborock Aretoan Euskera Sailaren Harrapazank egitarau kulturalaren tailer musikalak hasiko dira. 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxuei zuzendutako ekimena da hau. Bertan Betagarri, Kauta, Seiren, Lor, Gose, Kokein eta Hesian taldeen musikariek parte hartuko dabe.
Bilboko 350 ikaslek parte hartu dabe 'Slow Food eta Udal Merkatuak' hezkuntza-zirkuituan
2010-04-08 18:26 Jan edanakIkasleei Slow-Food Convivium Bilbao-Bizkaia alkartearen filosofian oinarritutako nutrizino eta kontsumo-ohiturak irakastea izan da programearen helburu nagusia, elikadura garbia, osasuntsua eta bidezkoa egiten lagun leikien ezaguera eta ohitura osasungarrien mesedetan.
Doctor Deseok desioaren alderik biluziena erakutsi gura dau disko barrian
2010-04-08 15:51 MusikeaZigarroa ahoan, baltzez jantzita, ezpanak gorriz margoztuta eta eguzkitarako betaurrekoak kendu barik aurkeztu dau gaur Doctor Deseo taldeko Francis-ek euren 12. diskoa: 'Deseo, cartografía imposible'.
Bilboko Udal Musika Eskoleak lutheria tailerra eskainiko dau Roberto Jardón irakaslearen eskutik
2010-04-08 12:10 MusikeaAurten, barrikuntza batzuk sartu ditu Roberto Jardónek, berbarako, dendrologia. Honegaz egurrak edo zurak dituan eraztunen arabera instrumentuen fabrikazino data jakiten ikasiko da.
Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketearen lehen fasea amaituta, finalerdiei begira
2010-04-08 11:32 BertsolaritzeaOrain, Gasteiztik Kakiturri-Ehari taldeak, Zuia-Gorbeialdetik Aramaiok eta Aiara-Lautada-Errioxa ligatik Aiarako Altubepekoak taldeek, nor baino nor burrukatu beharko dabe finalerdietan, danak danan kontra, maiatzaren 8ko finaleko txartela irabazi guran.
Laburbira Film Laburren Zirkuituak euskerazko bederatzi ikus-entzunezko eroango ditu herriz herri
2010-04-07 15:51 BarriakLaburbiraren zazpigarren edizinoak 28 emonaldi eskainiko ditu: 26 Euskal Herriko herri eta urietan izango dira, tokian tokiko euskera alkarteen eskutik. Beste biak, igaz hasitako bideari jarraituz, Parisen eta Shanghain egingo dira, hango Euskal Etxeek bultzatuta. Proiekzinoak apirilaren 13an hasi eta maiatzaren 14an amaituko dira.
'Erdigune literarioak irakaskuntzan', ikasgaia parametro komunikatiboetara bideratzeko beharraz, Idurre Alonsoren lana plazan
2010-04-07 15:36 KultureaEgilearen eretxiz, egun ikastetxeetako euskal literaturearen irakaskuntzeak ez dau komunikazino gaitasuna garatzen, ezta irakurzaletasuna bultzatzen be eta, beraz, literaturearen irakaskuntzaz hausnarketea egitea oso garrantzitsua da.
Unhe Trio taldeak Solasaldi izeneko lehenengo lana plazaratu dau
2010-04-07 15:34 MusikeaJuan Aizpurua, Josu Aiarzabuena eta Iñigo Peña musikariek osotzen dabe orain 12 urte boskote moduan sortu baina orain hirukotea dan Unhe Trio taldea. Holan definidu dabe lan barria: 'ez jaku gustetan etiketak jartea eta gure lanetan jazz estiloa agirian egon arren, beste hainbat joera barri be entzun daitekez, gure jazz-a nahiko pertsonala dalako'.
Enpresa eta erakundeentzako Bikain Euskerearen Kalitate Ziurtagiriaren edizino barria martxan da
2010-04-07 11:12 Euskerea berbagai Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 22an amaituko daBikain ziurtagiriaren bitartez, euskereak enpresa edo erakunde batean dauen presentzia, erabileran eta kudeaketan neurtzen da, Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kide kualifikatuen eskutik egindako kanpo-ebaluazinoaren bidez.
We Are Standard, Potemkin eta Malenkonia taldeek joko dabe Oñatin, MUko Enpresa Zientzien Fakultadearen 50. urtemugan
2010-04-06 15:49 MusikeaUrtemugea ospatzeko lehenengo ekitaldia dobako kontzertu bat izango da, apirilaren 23an, Oñatiko (Gipuzkoa) unibersidade zaharraren plazan, We Are Standard, Potemkin eta Malenkonia taldeakaz. Jaialdia gaueko 21:30etan hasiko da.
Gernika-Lumoko alkarteen % 76 da 'Geure berbie euskeraz' hitzarmeneko kide
2010-04-06 15:23 Euskerea berbagaiGernika-Lumoko Udaleko Gazteria, Kultura, Ongizate, Kirol arloetako eta Gobernuz Kanpoko Erakundeetako 75 alkartetik 57k sinatu dabe 'Geure berbie euskeraz' hitzarmena Udaleko Euskera Sailagaz, hau da, herriko elkarteen % 76 da hitzarmenaren kide.
'Sarea josten', euskerearen aldeko auzolana Getxon
2010-04-06 12:27 Euskerea berbagaiSarea josten ekimen edegia, herrikoia eta horizontala da. Edegia danez, bertan parte hartu leikie euskerearen alde lan egiteko prest dagozan euskaldun eta euskaltzale danak. Herrikoia danez, herriko taldeak, alkarteak, eragileak eta norbanakoak dira protagonista. Eta horizontala danez, danon artean erabagiten da sarea zelan josi.
Nobedadeak Bilboko Guggenheim eta Artelan Berreginen museoetan Aste Santuan
2010-03-31 16:39 kulturbizGuggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren astelehenean, Pazko Astelehena dalako eta Bilboko Artelan Berreginen Museoak, barriz, zabaldu egingo dau bere irekiera ordutegia Aste Santuko egunetan.
Interpol taldeak edegiko dau U2 irlandarrek Donostian irailean eskainiko dauen kontzertua
2010-03-31 15:13 MusikeaU2 talde irlandarrak jakinarazo dau Interpol talde estadubatuarra izango dala datorren irailean Donostiako Anoeta estadioan eskainiko dauen kontzertuari hasierea emongo deutson taldea. U2 taldeak irailaren 26an joko dau Donostian, 'U2 360°' dalako munduko biran.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...