'Zorionak, Museoa!' erakusketea, 112 artista txikiren artelan-bildumea

Bizkaie! 2012-06-14 14:46   Kulturea

1997–2012 egutegi originala, Museoari eskainitako poesia bisuala, 15 eskuk osotutako garaikurra eta Zorionak, Guggen! izeneko bideoa dira besteak beste, Zorionak, Museoa! programan parte hartu daben 112 artista txikiek sortutako artelanak. Guggenheim museoaren 15. urteurrenaren inguruko ekitaldien barruan dago erakusketea

1997–2012 egutegi originala, Museoari eskainitako poesia bisuala, 15 eskuk osotutako garaikurra eta Zorionak, Guggen! izeneko bideoa dira besteak beste, Zorionak, Museoa! programan parte hartu daben 112 artista txikiek sortutako artelanak. EAEko ikasleek museoa zoriontzeko egindako lanak 103B aretoan egongo dira ikusgai abuztuaren 26a arte. Guggenheim museoaren 15. urteurrenaren inguruko ekitaldien barruan dago erakusketea.

EAEko ondoko sei ikastetxe publikoetako ikasleek parte hartu dabe, aurtengo Artea ikasbide ekimenean: Bilboko Artatse, Miribilla, Elejabarri eta Ingeniero José Orbegozo Gorostidi; Ermuko San Lorenzo; eta, Donostiako Zuhaizti.

Artatseko LHIko 1. eta 2. mailakoek instalazino bat sortu dabe, tapiz handi baten moduan. Miribilla LHIko 1. mailako ikasleek matematika ikasgaia sendotu dabe paisaia matematikoak sortuz. Ingeniero José Orbegozo Gorostidi HIko 3. eta 4. mailakoek lurra kometa batetik zelan ikusten dan erakutsi deuskue. Elejabarri LHIko 5. mailakoek iturrien jolas tradizionalean inspirau dira, eta zirkuituak margotu ditue eskolako jolastokian. Lan guztietan elkarri laguntzen deutsagu, eta moeta guztietako materialak erabilten doguz. Gure azkenengo jarduerea Guggenheimera joatea izan da, gure lanetarako ideiak jasoteko, azaltzen dau Ingeniero Orbegozo Gorostidi ikasle batek.

Ermuko San Lorenzo LHIko 6. mailako ikasleek baso bateko zuhaitzetan marrazkiak egin ditue, baina klarionakaz egindako lerro eta markak eguraldi txarragaz desagertu egin dira. Donostiako Zuhaizti LHIko 2. mailako umeek idazteko eta marrazteko modu barriak probau ditue, eguneroko objektuak erabilita.

Erakusketeak Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailaren laguntzea jaso dau eta BBKren babesa. da babeslea. Elssie Ansareo, Naia del Castillo, Ibon Garagarza, Maider López, Manu Muniategiandikoetxea eta Jorge Rubio artistek, ikastetxetako irakasleekaz batera, taiuutu eta dinamizau ditue umeen tailerrak. Margotu ohi ez dan lekuetan margotu genduan, zikindu behar ez zana zikindu, neurtezina neurtu eta mugabakoa marraztu; mobidu barik bidaiatu genduan eta ikusezinaz hitz egin. Horrek guztiak zentzua izango dau nozonoz gugaz programan izandako artista txiki guztien bizitzan, adeirazo dau Jorge Rubiok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu