Larrain jantza erraldoia egingo dabe aurten be, Bilbon

Bizkaie! 2012-06-14 11:53   Kulturea

Zapatuan, bagilaren 16an, Larrain Jantza erraldoian parte hartzeko deialdia zabaldu dau Bilboko Udalak. Hitzordua: Bilboko Plaza Barrian, 20:00etatik aurrera. Jantzan egiteko gogoa eta oinetako erosoak, ez da besterik eroan behar.

Zapatuan, bagilaren 16an, Larrain Jantza erraldoian parte hartzeko deialdia zabaldu dau Bilboko Udalak. Dantza Plazetan ekimenaren barruan, aurten bigarren aldiz, gura daben guztiek jantzan egiteko aukera ederra eukiko dabe Bilboko Plaza Barrian, 20:00etatik aurrera. Jantzan egiteko gogoa eta oinetako erosoak, ez da besterik eroan behar.

Kateak, fandangoa, jota zaharrak, baltsak, kalejirak... osogai ugariko Larrain Jantzea atondu dabe Gaztedi taldekoek. Igaz, ehunka lagun batu ziran, 14 minutuz, jantzan. Bilbon inoiz egindako larrain jantza jentetsuena izan zan. Larrain jantzea plazako jantzea da, gazte eta nagusiak alkartzen ditu. Erraza da, eta ez da baldintza fisiko berezirik behar, azaldu dabe antolatzaileek.

Igazko moduan, Gaztediko jantzariek Adiskideak fanfarrearen laguntasuna izango dabe. Fanfarreak, Gaztedi taldeko gaita jotzaileekaz batera, erromeriari hasiera eta amaierea emongo deutso.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu