II. Galeusca-Historia Kongresuak gaur egungo Europaren barruan emoten dan nazinogintza kultural eta politikoa aztertuko dau
2012-06-14 15:16 jardunaldiakII. Galeusca-Historia Kongresua Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo) egingo da garagarrilaren 2tik 4ra. Estadu-nazinoen barruko nazinoak: Nazinogintza kulturala eta politikoa, gaur egungo Europan izenburua aukeratu dabe okasinorako.
Euskal Herriko Unibersidadea, Universitat de Barcelona eta Universidade de Santiago de Compostela unibersidadeetako Gaur Egungo Historiaren sailek alkarregaz antolatuta, II. Galeusca-Historia Kongresua Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo) egingo da garagarrilaren 2tik 4ra. Estadu-nazinoen barruko nazinoak: Nazinogintza kulturala eta politikoa, gaur egungo Europan izenburua aukeratu dabe okasinorako.
Kongresuko ponentzia eta eztabaidak hiru lerro nagusitan bideratuko dira. Alde batetik, XVI. eta XXI. mendeen arteko Batzar Nagusiak eta Parlamentuak aztertuko ditue, parlamentarien eta erakunde ordezkatzaileetako ordezkarien biografietan eta norabideetan sakonduz. Beste alde batetik, biografia intelektualak eta karismadun pertsonaien mikrobiografiak aztertuko dira, kontakizunen eta historiografien bidez. Eta, azkenik, Galiziako, Euskal Herriko eta Catalunya-Paisos Catalanseko mugaldeko egoerak eta bizipenak be eztabaidatuko ditue.
Antolatzaileek adierazo dabenez, Espainiako historiari buruz eta berenberegi Galizia, Euskal Herria eta Catalunyari buruz, Espainiako Historiarako Errege Akademiak kanon edo molde jakin bat lantzen eta zabaltzen dau. Ikuspegi hori hainbat arlotan onartuta dago. Baina ikerlari eta akademikoen artean badira bestelako ikuspegiak eta azterketak. Historialarien bilkura honetan, bestelako gai horreen inguruan gogoetak egingo doguz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!