Topaguneak 'Zergatik ez?' tailerraren eskaerea egiteko epea zabaldu dau
2012-06-13 14:31 Euskerea berbagaiTopaguneagaz batera 12 euskera alkartek eskainiko dabe tailerra: AED eta Txatxilipurdi (Arrasate), Bagera (Donostia), Berbaro (Durango), Bizarra Lepoan (Getxo), Elgoibarko izarra (Elgoibar), Irun Iruten (Irun), Jardun (Bergara), Karralikaluze (Atarrabia), Loramendi (Eskoriatza), Pil-pilean (Soraluze) eta Zuhatza (Deba).
Euskerearen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioak antolatu ditu Topaguneak. Tailerrotan hizkuntzearen aldeko argudioak eskaintzen dira, eta aurrez aurreko alkarrizketetan hizkuntzeari eusteko teknikak baino hausnarketarako arrazoiak eta gakoak lantzen dira. Tailerra galdera baten bueltan antolatua dago: Zergatik ez kokatu euskerea danon alkargunerako, komunikazinorako hizkuntza moduan? Eta saioen amaieran galdera horri Zergatik ez? Jakina, bai horixe! erantzuteko gai izan daitezan ahaleginduko dira.
Saio bakotxak ordu bi eta erdi irauten dau. Horreetan hizkuntza aniztasuna, legezko markoa, hizkuntza kontaktuan eta galtze prozesuak, euskera datuetan, norberaren ibilbidea, erabilteko zailtasunen identifikazinoa eta etorkizunerako proposamenak lantzen dira. Labur-zurrean, saioek euskereagazko jarrera baikorrak sustatu eta hizkuntzearen errealidadearen eta etorkizunaren ikuspegi baikor bat azaleratzea dabe helburu.
Ekimena euskeraz jakin arren, erabilera gune, hartu-emon eta arloak irabazteko dituen euskal hiztunei dago zuzendua, hau da, euskaldunen gehiengoari datuen arabera (egun, Euskal Herrian euskeraz dakienen erdiak baino ez dabe erabilten): besteak beste, hizkuntzakazko daben loturaz hausnartu nahi daben herritarrak, nortasuna eta identidadea definiduten dagozan nerabe eta gazteak eta hizkuntza joeren eredu izaten diran irakasle, begirale eta umezainei eta gurasoei edota Udaletako zein beste erakunde publikoetako langileei bideratua dago.
Saio honeen ganean informazino gehiago jasoteko tailerra antolatzen daben alkarteakaz hartu-emonetan jarri daitekez edo 946 21 58 05 eta sonia@topagunea.org helbidera jo leikie. Garagarrilean egiten diran eskaerek beherapena izango dabe.
Proiektuak Kataluniako Tallers per la Llenguak diseinautako Taller per al foment dels Usos Interpersonales en Llengua Catalana tailerrean dau oinarri. Topaguneak hori hartu, moldatu, egokitu eta euskerara ekarri dau, gure hizkuntzeak bizi dauen errealidadera egokituz.
Topaguneagaz batera 12 euskera alkartek eskainiko dabe tailerra: AED eta Txatxilipurdi (Arrasate), Bagera (Donostia), Berbaro (Durango), Bizarra Lepoan (Getxo), Elgoibarko izarra (Elgoibar), Irun Iruten (Irun), Jardun (Bergara), Karralikaluze (Atarrabia), Loramendi (Eskoriatza), Pil-pilean (Soraluze) eta Zuhatza (Deba).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!