The Romanticosek 'My Time' hirukotearen lehenengo diskoa argitaratu dau

Bizkaie! 2012-06-22 11:53   Musikea

The Romanticos hirukoteak My Time diskoa kaleratu barri dau Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Gaur, Getxoko Blues Jaialdian joko dabe, 23:00etan, The Piper´s Puben. Kontzertua doban da.

The Romanticos hirukoteak My Time diskoa kaleratu barri dau Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Iker Piris (gitarrea eta ahotsa), Hilario Rodeiro (bateria) eta Xabier Barrenetxea (baxua) musikarien lehenengo diskoan bluesa da protagonistea, baina funka eta soula be entzungo doguz hamaika kantetan.

Orain urte bi sortu zan The Romanticos, Iker Pirisen ekutik. Kide guztiak Musikenen ikasitakoak dira. Orain arte, zuzeneko kontzertuak emon ditue, eta kantak han eta hemen sortu dira. Taldeak ondutako hamaika kanten artean, hainbat bersino dagoz; Walking down College Street (Niko Wayne), Life Wire (The Meters), That´s all right (Jimmy Rogers) eta If you love me like yoy say (Albert Colins). Iker Pirisen abestiak dira nagusi lanean: I´m worried" Sometimes, You make me feel so fine, Mamma come back home eta J. J. Country. Abesti guztiak ingelesez idatzi ditu.

The Romanticosen errepertorioan 60-70eko hamarkadetako funka eta egaur egun Chicagon egiten dan blues modernoa buztartzen dira. B. B. King, Johnny Guitar Watson, Ray Charles eta The Metersen eragina igarriko dogu, euren ekarpenaren ondoan. Urtarrilean grabau eben diskoa, Pottoko estudioan, Fredi Pelaez teknikariaren zuzendaritzapean.

Gaur, Getxoko Blues Jaialdian joko dabe, 23:00etan, The Piper´s Puben. Kontzertua doban da. Eta, garagarrilaren 2an, Hondarriko jaialdian izango dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu