En Tol Sarmiento boskoteak 'Hacia la luna' lana kaleratu dau

Bizkaie! 2012-06-22 13:40   Musikea

Arabako Errioxako En Tol Sarmiento (ETS) boskoteak disko barria aurkeztu dau, Hacia la luna. Iñigo Sarmiento, Rubén Campinún, Floren Díaz, Rubén Terreros y Javier Lucas musikariek hamahiru kanta sortu ditue. Gaur, bagilak 22, zuzenekoa emongo dabe, Gasteizen.

Arabako Errioxako En Tol Sarmiento (ETS) boskoteak disko barria aurkeztu dau, Hacia la luna. Iñigo Sarmiento, Rubén Campinún, Floren Díaz, Rubén Terreros y Javier Lucas musikariek hamahiru kanta sortu ditue; kritika soziala nagusi da, ska, reaggae, rock eta punk estiloen artean. Gaur, bagilak 22, zuzenekoa egongo dabe, Gasteizen.

Kontzertuetan ondo pasetea da euren asmoa. Gure musikearen bidez lortu nahi dogun helburu nagusia da, batez be, zuzenekoetan, entzuleari jantzan egiteko gogoa, jai-giorogaz gozetea, azaltzen dabe. Baina, ondo pasarazoteaz gan, kritika soziala be badago euren kantetan. Egun, eta garai gehientsuenetan be, justizia ezak, desbardintasunak... bizi izan doguz. Horren kontra burrukan egin gura dogu, bizimodu askegoa aldarrikatu, ganeratu dabe.

Ahotsetan hiru koloborazino izan ditue ETS taldekoak: Betagarriko Iñaki Ortiz de Villaba, Garrasi ukatua abestian; Enrique Villareal El Drogas, Díselo ya kantean; eta, Kike Loza, "ortasun galduan-en. Dani de Ayala txalapartariak be parte hartu dau. Martian grabau eben diskoa, Sonovisión Rock Labn estudioan, Dan Diez teknikariagaz. Baga-Biga etxeak argitaratu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu