Txistu Alardea egingo dabe zapatuan Bermeon, Su Ta Gar-eko Aitor Gorosabelegaz batera
2012-06-01 14:43 MusikeaBermeoko XI. Txistu Alardea zapatuan, bagilaren 2an, izango da Artza Frontoian, 20:00etatik aurrera. Udal Musika Eskoleak adierazo dauenez, urtero legez, kantari bati egiten deutsie konbita ospakizunean parte-hartzko, eta aurten, Su ta Gar taldeko kantari eta gitarristea dan Aitor Gorosabel izango da ekitaldian.
Bermeoko XI. Txistu Alardea zapatuan, bagilaren 2an, izango da Artza Frontoian, 20:00etatik aurrera. Udal Musika Eskoleak adierazo dauenez, urtero legez, kantari bati egiten deutsie konbita ospakizunean parte-hartzko, eta aurten, Su ta Gar taldeko kantari eta gitarristea dan Aitor Gorosabel izango da ekitaldian.
Bermeoko Udal Musika Eskolako txistulariak, Bizkaiko Musika Eskolako txistulariakaz eta Bermeoko Kankinkabara txistu taldeagaz batuko dira XI. Txistu Alarde honetan. Horreez gan, Bermeoko Udal Musika Eskolako ganbera abesbatzeko kantariak, Alkartasuna jantza taldeak eta Ondarroako Metal taldeak be parte hartuko dabe.
Beraz, Bermeoko Udal Musika Eskoleak azpimarratu dauenez, errepertorioa zabala izango da, eta Itxaropena, Jo ta Ke edota Haika Mutil kanta mitikoak be entzungai izango dira, besteak beste. Bermeoko Udal Musika Bandearen zuzendarien lanak be joko ditue, hau da, Jose Antonio Egiarenak, Jose Francorenak, Erauskinenak eta G. de Solabarrietarenak. Ordubeteko saioa izango da, sarrera libreagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!