'Ronal the Barbarian' filmak irabazi dau VIII. Animabasauri-Animabasque

Bizkaie! 2012-06-01 13:03   Barriak

Salvador Fabregat, Marion Berger, José Luis Cienfuegos, Arkaitz Alastuey eta Beñat Beitia osotutako epaimahaiaren deliberazinoaren ostean, Ronal the barbarian pelikula danimarkarra izan da VIII. Animabasauri-Animabasque, Basauri-Bizkaiko Nazinoarteko Animazino Zinemaldia irabazi dauena.

Salvador Fabregat, Marion Berger, José Luis Cienfuegos, Arkaitz Alastuey eta Beñat Beitia osotutako epaimahaiaren deliberazinoaren ostean, Ronal the barbarian pelikula danimarkarra izan da VIII. Animabasauri-Animabasque, Basauri-Bizkaiko Nazinoarteko Animazino Zinemaldia irabazi dauena.

Thorbjoern Christoffersen, Philip Einstein Lipski eta Kresten Vestbjerg Andersen-ek zuzenduta, Ronal the barbarian bere herria salbau behar dauen mutiko argal eta ahularen istorioa kontetan deusku. Heroien pelikulak desmitifiketako asmoz, umorea eta musika heavy-a dira nagusi, gazte eta helduei zuzendutako animazinoko produkzino honetan.

Bestalde, epaimahaiak sari berezia emon deutso Esben Toft Jacobson zuzendariaren El gran oso filmari.

Zinemaldiaren amaiera ekitaldia bart egin zan Basauriko Sozial Antzokian arratsaldeko 19:30ean. Julian Iantzik primeran aurkeztu eban galan, sail ofizialeko sariez gan, kartelaren egileak, Raúl Lópezek eta marrazki lehiaketearen irabazleak, Iker Quintanak be sariak jaso zituen.

Sari-banaketa ekitaldian, film irabazleak ikusteko aukerea be egon zan eta parte-hartzaile guztien argazkia egin eta gero, kopaua eskaini zan. Bertan egon ziran beste batzuen artean, Jose Luis Rebordinos, Nora Pereda, Iván Oneka, Carlos Varona, Eduardo Barinaga, Mª Jesús Diez Sota, Juanjo Elordi, Miguel Gómez-Tejedor, José Luis Cienfuegos, José Antonio Fernández, Loic Portier, Simon Jacobs, Florencia Leaño, Salvador Fabregat, Ricardo Gómez, Leopoldo Aguilar, Carlos Vázquez, Omer Oké, Gotzon Lobera, Marion Berger, Karmelo Vivanco, Ricardo Ramón, Fernando Larrondo...


Ronal the Barbarian sinopsia

Ronal, autoestimu bajuko barbaro gazte bat da, bere herriko barbaro gihartsu guztien guztiz kontrakoa. Sekulako persona makala. Halan da be, zoriak bere herriaren biziraupena bere sorbalda hazurtsuaren gainean jarriko dau, Lord Volcazarrek herria eraso eta biztanle guztiak bahitzen dituanean, Ronal izan ezik. Barbaro gazteak, bidaia arriskutsu bati ekingo deutso menperatutako klana salbetako eta, era berean, Lord Volcazarrek mundua menperatzeko dauen plana hondatzeko. Bidean, gure ezohiko heroiagaz, bat egingo dabe; Alibert, bardo rockeroa; Zandra, armarriaren anderea eta Elric, metrosexual gida makaltsua. Taldeak upealako erronkak izango ditu arerioak zapaltzeko ahaleginetan.


VIII. Animabasauri-Animabasque. Palmaresa:

1. Film luze onena: Ronal the barbarian (Danimarka). Zuzendariak: Thorbjoern Christoffersen, Philip Einstein, Kresten Vestbjerg.
2. Epaimahaiaren sari berezia: El gran oso (Danimarka). Zuzendaria: Esben Toft Jacobsen.
3. Film labur onena: Aalterate (Frantzia, Herbehereak). Zuzendaria: Christobal de Oliveira.
4. Epaimahaiaren sari berezia: Flamingo pride (Alemania). Zuzendaria: Tomer Eshed.
5. Film labur onena Karratu sailean: A life well-seasoned (Erresuma Batua). Zuzendariar: Daniel Rieley.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu