Itxaro Bordak 'Boga Boga' nobelea kaleratu dau, Amaia Ezpeldoi detektibearen bosgarrena
2012-06-01 11:43 KultureaItxaro Bordak Boga Boga aurkeztu dau Susa argitaletxegaz, Amaia Ezpeldoi detektibearen abenturen bosgarren nobelea, hain zuzen be. Orain 25 urte Jana izeneko emakumearen desagertzea argitu beharko dau oraingoan Ezpeldoik.
Itxaro Bordak Boga Boga aurkeztu dau Susa argitaletxegaz, Amaia Ezpeldoi detektibearen abenturen bosgarren nobelea, hain zuzen be. Orain 25 urte Jana izeneko emakumearen desagertzea argitu beharko dau oraingoan Ezpeldoik.
Baiona eta Miarritzeko errugbi taldeak partidua jokatzen dabilz. Amaia Ezpeldoi bertan dago. Halango baten Daniel Elgebeltz izeneko gizona hurreratu eta aspaldiko jazoera baten ganean berbetan hasiko jako. Jana, Danielen arrebea, Baionako jaietan desagertu zan, 1985ean. Ordutik ez dauke haren barririk. Janaren desagertzea ikertzea eskatuko deutso.
Lapurdiko kostaldean girotu dau nobelea Bordak, izan be azkenengo hiru hamarkadetan Ipar Euskal Herria kultura eta politika arloan zelan aldatu dan erakutsi gura izan dau. Halanda be, Donostian be topauko dogu Ezpeldoi, ikerkeetak haraino eroango dau eta.
Alemanian, Wiesbadenen, idatzi dau nobelea. Akitania eta Hesse eskualdearen artean sortutako idazketa talde bati proponidu eutsan proiektua, eta Akitaniakoen artean, berau aukeratu eben.
Boga Boga argitaratu barriaren aurretik, beste lau eleberri eskaini deutsoz idazle baionarrak: Bakean ützi arte (1994), Bizi nizano munduan (1996), Amorezko pena baño (1996) eta Jalgi hadi plazara (2007). Susak plazaratu ditu danak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!