Euskaltzaindiaren funtsak ikusgai Bilboko Liburu Azokeak antolatutako Euskal Pizkundeari buruzko erakusketan

Bizkaie! 2012-05-31 17:44   Kulturea

Azkue Bibliotekeak hainbat liburu, liburuxka eta aldizkari itxi ditu. Garai horretako euskal idazle edo kultur eragile enblematiko batzuen idazlanak dira, batez be, Aitzol, Lauaxeta, Lizardi eta Orixerenak.

Gaur, maiatzaren 31n, zabaldu da Bilboko Liburu Azokea Arenalean eta gaurtik bagilaren 10era, Azokeak iraun bitartean, Euskal Pizkundeari buruzko erakusketa bat ikusgai dago Bilbon, Liburu Azokearen gunean. Erakusketea Liburu Azokearen ekimenez antolatu da; Euskaltzaindiak kolaboretan dau, Akademiaren Azkue Bibliotekeak maileguan itxi dauen materialagaz. Azokeak dauen ordutegi bera izango dau: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Azkue Bibliotekeak hainbat liburu, liburuxka eta aldizkari itxi ditu. Garai horretako euskal idazle edo kultur eragile enblematiko batzuen idazlanak dira, batez be, Aitzol, Lauaxeta, Lizardi eta Orixerenak. Bestalde, Euskaltzaleak kultur alkarteak argitaratutako beste zenbait lan be erakusten da, horreen artean Arturo Campion, Manuel Lekuona, Miguel Altzokoa (O.F.M. Cap.) edota Bernardo Estornes Lasarenak. Hain zuzen be, arreta berezia jarri jako Euskaltzaleak alkarteari, 1930eko hamarkadan euskerearen eta euskal kulturearen aldeko dinamika indartsua sortu ebalako, buru Aitzol zalarik eta Lizardi idazkari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu