Aiko taldeak Gorbeian ospatuko dau erromeria tradizionala datorren domekan
2012-06-01 15:46 KultureaDatorren domekan, hilaren 3an, Gorbeian izango da jaia, Egiriñao baseleizearen inguruan. Jai- giro eder honetan parte hartu gura dauenak urteerako hitzordura agertzea besterik ez dau egin behar, 11:30ean Pagomakurreko bideko iturrian.
Gorbeiako erromeria, pasa dan hilean Urbian ospatutakoaren arrakastearen ondoren, Oinak Kantuz azken disko-lana zuzenean aurkezteko asmoz antolatutako hirutatik bigarrena izango da eta publiko guztiarentzat zabalik dago. Hurrengoa, Urkiolan izango da, bagilaren 17an. Gainera, bagilaren 23an, Aiko-k Dantzazle Eguna ospatuko dau.
Gure ondare musikal tradizionalaren zabalkundea eta sustapena helburu dauen musikari eta jantza-maisu taldeak, Aiko taldeak, familiartean egun dibertigarria pasetako proposamena dakar, aire librean eta antxina lez, erromeria eder batez gozetako. Taldeak bere bosgarren urteurrena ospatzeko, hiru jai herrikoi antolatu ditu, eta era honetara, euskal musika eta ospakizun tradizionaletara itzuli nahi dau, eta hola ikusten da disko-lan barriko doinu guztietan. Pasa dan hilean Urbian ospatutako lehen erromeriak izandako arrakastearen ondoren, datorren domekan, hilaren 3an, Gorbeian izango da jaia, Egiriñao baseleizearen inguruan.
Jai- giro eder honetan parte hartu nahi dauenak urteerako hitzordura agertzea besterik ez dau egin behar, 11:30ean Pagomakurreko bideko iturrian. Ogitartekoa, ardao zaragitoa eta ondo pasetako gogoa eroan behar dira azpimarratu dabe Aiko taldeko kideek. Hitzordu gune horretatik hasiko da ibilbide-txangoa Egiriñao ermitaraino, eta behin bertan, pasodobleak, porrusaldak, mazurkak, jotak, sokadantza edo jauziak izango ditue gozamenerako.
Arabako hitzorduaren ondoren, hirugarren erromeria, bagilaren 17an Bizkaiko Urkiolan izango da.
Dantzazale Eguna
Aikok Oinak Kantuz aurkezteko antolatu dituan aire libreko erromeriak, Dantzaldi Ibiltaria programearen barruan urtero antolatzen dan Dantzazle Eguna azken jaiaren aperitiboa baino besterik ez dira izango, parte hartu nahi dauen guztiarentzat zabalik dagoan jai dibertigarria; zuzeneko musikeak lagunduta, Aikoren jantza ikastaroetan parte hartu daben hainbat ikasle batzen dituan bazkari herrikoiagaz batera. Egun hau Aiko Taldeak antolatzen dau Durangon azken bost urteotan. Beste behin be, ospakizun honek bi agertoki izango ditu: Landako Azoka gunea, jantza tradizionalak eta bazkaria bertan izango diralarik eta Plateruena Kafe Antzokia. Hitzordua bagilaren 23an, zapatuan, eta parte hartzeko taldearen webgunean izena emon besterik ez da egin behar.
Oinak Kantuz
Aiko Taldeak bere bosgarren urteurrena ospatzen dau aurten eta modu egokienean egin be; Elkar diskoetxearen eskutik argitaratu dau azken lan barri hau, zazpigarrena hain zuzen. Oinak Kantuz lan barria, Sabin Bikandik (txistua), Aitor Furundarenak (eskusoinua), Álvaro Garcíak (gitarra) eta Asier Garcíak (danborra) konposatutako 19 lan originalez osotzen da. Bertan, euskal musika herrikoiaren sustraiak erakusten deuskuez pasodoble, porrusalda, mazurka, jota, sokadantza edo jauzien bidez. Disko honetan jasoten diran 19 doinuek, batez be jantzarako sortuak izan diran musikarentzako bultzada barritzailea dakarre. Betidanik jantzeak izan dauen izaera sozializatzailea berreskuratzeko, gure oinek zer-esana izan deien adierazo dabe Aiko taldekoek.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!