'Hirurehun eta hamar segundo haiek' plazaratu dau Joseba Mikel Ugalde bermeotarrak

Bizkaie! 2012-06-01 11:23   kulturbiz

Hirurehun eta hamar segundo haiek izeneko liburua collagekera lez izentauta dago azalean bertan, izaera eta norabide desbardinetako hausnarketak edo gogoetak, eremu barri eta bateratu bat bilatze edo sortze bidean, egiten daben ahalegina edo saiakerea, hori da egilearentzat collagekera.

Hirurehun eta hamar segundo haiek izeneko liburua collagekera lez izentauta dago azalean bertan, izaera eta norabide desbardinetako hausnarketak edo gogoetak, eremu barri eta bateratu bat bilatze edo sortze bidean, egiten daben ahalegina edo saiakerea, hori da egilearentzat collagekera. Beraz, saiakerearen generoan sartu daiteke liburua edo, akaso, Joseba Mikel Ugalderen jarduna ez da genero bakar batera mugatzen.

Markos Zapiainek egin dau liburuaren hitzaurrea eta haren esanetan, Joseba Mikel Ugaldek bere betiko gai kutunei, gizaki guztion kezkak eta alkarrizketak elikatzen dituenak (maitasuna eta heriotzea, oinarrian), bestelako barrentasun bat erantsi deutse, testuinguru pedagogiko sinisgarri batean kokaturik eta irakasle guztion patroi eta santu behar leuken Urertze maisuaren figurea asmatuta. Liburuaren sinopsiari erreparauta, Bermeon aspaldi irakasle ibilitako Antonio Agirre hil egin da. Urdiainen jaio bazna be, ura behar eban alboan, ur ertzean bizi. Ikasle batek Urertze ezizena jarri eutson. Haren heriotzea atxaki, sakabanatu samar ibilitako ikasle batzuek batzea erabagi dabe, Urertzeri lotutako oroitzapenak berpizteko. Matematikako irakaslea zan arren, ez jakon zentzuzkoa iruditzen letretako ikasleek logikea baztertzea, ezta zientzietakoek kontetako eta idazteko trebetasuna galtzea be. Halatan, egunero, ikastorduko lehenengo bost minutuetan berbazko opari bat egiten eutsen ikasleei; eta azkeneko hamar segundoetan etxerako lana ipinten eutsen, istorio bat jorra eien, biharamun goizean ikaskideen aurrean kontetako. Ikasgelan sartu bezain laster, horrenbestez, ikaslearen ipuina eta maisuaren oparia. Danetara, hirurehun eta hamar segundo irakasgai ofizialetik kanpo, ikasleen garunak piztu eta bizitzak dakarzan korapiloetan buru argiz murgiltzeko moduko deskribapenei, oroitzapenei, elezaharrei, paradoxei, berba jolasei eskainiak. Eta, batez be, ikasleak kontalari bilakarazoteari, beren etxeetan eta inguruan ebenaren poesia adierazoten laguntzeari, ikusgatxa egiten jakelako ia beti, edo gitxietsia...

Hirurehun eta hamar segundo haiek liburua Elkar liburudendetan (online be bai) eta baita beste hainbat liburudendetan be eskuratu daiteke.

Bermeoko Akatz aldizkaria irakurri izan dabenei ezaguna egingo jake idazlearen izena: Joseba Mikel Ugalde. Bermeoko esaerak eta kontuak jasoten ibilitakoa, Ai gure Bermio webgunearen bidez sareratu izan ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu