Del Campo Nazca Saatchi & Saatchi agentzia argentinarra irabazle, El Sol publizidade jaialdian

Bizkaie! 2012-06-04 10:52

Del Campo Nazca Saatchi & Saatchi agentzia argentinarrak irabazi dau XXVII. El Sol Iberoamerikako Publizidade Jaialdiko telebisino eta zinema arloko sari nagusia, Padres en slip izeneko iragarkiari esker. Aire girotua iragartzen dau lanak, umorez. Danetara, 18 herrialdetako 2.532 lan izan dira ikusgai egunotan Bilbon.

Del Campo Nazca Saatchi & Saatchi agentzia argentinarrak irabazi dau XXVII. El Sol Iberoamerikako Publizidade Jaialdiko telebisino eta zinema arloko sari nagusia, Padres en slip izeneko iragarkiari esker.

Danetara, 18 herrialdetako 2.532 lan izan dira ikusgai egunotan Bilbon. Antolatzaileak gustura agertu dira, lanen kopurua eta kalidadeagaz pozik.

Aurtengo egitasmoen artean, teknologia digitalen garrantzia eta istorioen indarra azpimarratu dabe antolatzaileek. Latinoamerikako beharrek harrera sano ona izan dabe. Ganera, krisiaren aurrean, aurrekontuak behera egin arren, sorkuntzeak aurrea hartzen dauala agiria geratu dala uste dabe El Sol jaialdiko arduradunek.

Sari nagusiaz aparte, 79 Urrezko eguzki, 9 sari nagusi eta 101 Zilarrezko eguzki banatu ditu El Sol jaialdiak. Saridunen zerrenda osoa, hemen.

Padres en slip iragarkia ikusi gura izan ezkero, hemen ikusgai.

Donostian 25 urtean egin da festibala, aurten lehenengo urtea izan da Bilbon. Antolatzaileek aurreratu dabenez, beste lau urtean egongo da El Sol Bizkaiko uriburuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu