Jon Casenavek euskal literaturearen historiari buruzko saiakerea argitaratu dau
2012-06-01 13:04 KultureaJon Casenavek Euskal literaturaren historiaren historia. Gurea nola konda? saiakerea aurkeztu barri dau. Utriusque Vasconiae etxeak argitaratu dau, Kritika literarioa izeneko bilduman.
Jon Casenavek Euskal literaturaren historiaren historia. Gurea nola konda? saiakerea aurkeztu barri dau. Euskal literaturearen historia azkenengo hamarkadetan zein erispidegaz idatzi dan aztertu dau liburuan Bordeleko Michel de Montaigne Unibersidadeko eta Baionako fakultadeko literatura irakasleak. Utriusque Vasconiae etxeak argitaratu dau, Kritika literarioa izeneko bilduman.
Irakasle baionarrak euskal literaturearen historia azaldu dau saiakeran, XIX. mendetik gaur egunera arte idatzitako historiarik garrantzitsuenak aitatu ditu, testuinguru historiko eta intelektuala kontuan izanda. Horrezaz gan, euskal literaturearen historia hori zelan kontau daben be aztertu dau.
Euskal literaturearen historia asko plazaratu dira azkenengo hamarkadetan, besteak beste, Jon Kortazarrek, Iñaki Aldekoak eta Mari Jose Olaziregik jardun dabe arlo horretan. Casenaveren eretxiz, azterketa gehienek eredu bera darabile, eredu historikoa, hain zuzen be, eta hori da eskolan eta komunikabideetan zabaldu dana. Koldo Mitxelenak eratu eban eredua, 60ko hamarkadan, baina ordutik egoerea nabarmen aldatu da, Casenaveren arabera. Egile gitxik ipini dabe zalantzan eredu hori.
Orain arteko ereduan, esaterako, narratibeak dauka lehentasuna. Casenave ez dago horregaz konforme, antzerkiarentzat, berbarako, sano kaltegarria izan dala uste dau. Ereduaren inguruan adostasuna egotea garrantzitsua bada be, eztabaidea eta kritikea behar-beharrezkoak dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!