Herrien arteko VII. Berba Probak Mungian

Bizkaie! 2012-05-03 11:37   Bertsolaritzea

Lagune, igerri esakune! lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 12an Herrien arteko VII. Berba Probak egingo dira Mungian. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen zazpigarren edizinoa da aurtengoa.

Lagune, igerri esakune! lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 12an Herrien arteko VII. Berba Probak egingo dira Mungian. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen zazpigarren edizinoa da aurtengoa.

Ekimenaren helburuak honako honeek dira, besteak beste: bertoko euskerea lantzea eta bultzatzea; esakuneak erabilteko eta bertsoetarako zaletasuna biztutea, herrien arteko lehia ona eta jatorra sortzea jai giroan jente euskaltzalearen artean; eta, euskal kulturearen aldeko herritar, erakunde eta alkarteak batzea alkarlanean.


Prozedurea

Mungialdeko herriei zuzenduta egon arren, beste edonongo jentea animau ezkero, pozik hartuko dabe eta giro ederrik ez jako faltako.

Herri bakotxetik gura dan beste taldek emon leike izena. Taldeak hiru lagunekoak dira. Lagun horreek ibilbide bat egiten dabe bertsolariakaz batera herrian zehar tabernarik taberna (orain arte hainbat herritako taldeak batu diranez (Jatabe, Mungia, Laukiz, Arrieta, Urduliz, Leioa, Fruiz, Nafarroa, Arrasate, euskaltegi batzuetako taldeak...), 14 inguru beti, ibilbide bi antolatu dira herrian; batean 7 talde eta bestean beste 7.

Goizeko 11:00etan batuko dira danak Mungiako Foruen plazan eta bertan egingo dabe taldeen zozketea ibilbide desbardinetarako. Talde bakotxak bere ibilbideari ekingo deutso, parte-hartzaileak, lagunak, epaileak; eta trikitilari eta pandero-joleak bidea alaitzeko.

Taberna bakotxean bertsolariek bertso bana botako deutse talde guztiei eta taldeetako lagunek igarri egin beharko dabe bertso horri ondo joakon esaera zaharra, aldez aurretik emondako esakuneen zerrendea gogoratuz (zerrenda hori ezin da aldean eroan txapelketea dan artean).

Taldeko bozeroaileak esakunea papelean agertzen dan modu-moduan esan behar dau; bestela, ez dau punturik lortuko. Asmau ezean edota aldatuta esan ezkero, errebotea eukiko dau beste talde batek. Horren arabera emongo ditue puntuak zeregin horretarako beren beregi aukeratutako epaileek.

Bazkalaurrean puntuen batuketea egingo da eta ibilbideetako talde irabazleak zeintzuk diran esango da.


Bazkaria eta bazkalostea

Leku desbardinetan antolatu dabe bazkaria: lehenengo urtean Mungiako Matxin txokoak eskaini eutsen bazkaltzeko lekua taldeei, baina hurrengoetan jente askok emon eban izena eta txokoa txiker lotu jakela dinoe antolatzaileek. Handik aurrera Mungiako Udalak itxi deutsen lekuan (Bentades galeria, Andra Mari…) antolatu dabe bazkaria joan gura daben guztientzat. Aurten be halan izango da, 15 euroan bazkaltzeko aukerea eukiko dau gura dauenak (baina aldez aurretik hartu behar dira tiketak Mungiako Jai Alai tabernan). Bazkaritan dagozan bitartean zozketa bat egingo da.

Besteak beste, Zenbat Gara Kultur Alkartea beti izan dogu laguntzaile eta lagun birentzako afari bana Kafe Antzokian eta aukeratzen daben kontzerturako sarrerak oparituko ditu.

Arratsaldean finala antolatuko da: proba fisikoak eta berbazkoak (esakuneak edota bertsoak osotu; zaku lasterketea…) eta txapel jaurtiketa lehiaketa. Eta jai giroan, musika eta gogo ona bertan dirala.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu