Portugaleteko Folklore Azokeak 40 artisau batuko ditu astegoienean
2012-05-03 11:11 KultureaAurkeztu barri dabe maiatzaren 5ean eta 6an egingo dan VII. Portugaleteko Folklore Azokea. Aurten 40 parte-hartzaile izango ditu azokeak, artisauak, alkarteak eta abar. Goizez eta arrastiz egongo da edegita. Artisauek erakustaldiak egingo ditue, eta tailerretan parte hartzeko aukerea be izango dala jakinarazo dabe antolatzaileek.
Aurkeztu barri dabe maiatzaren 5ean eta 6an egingo dan VII. Portugaleteko Folklore Azokea. Aurten 40 parte-hartzaile izango ditu azokeak, artisauak, alkarteak eta abar. Goizez eta arrastiz egongo da edegita, 11:00-15:00 artean, eta 17:30-21:00 artean. Artisauek erakustaldiak egingo ditue, eta tailerretan parte hartzeko aukerea be izango dala jakinarazo dabe antolatzaileek.
Azokako egun bietan kale animazinoa izango da Portugaleten, dultzainero, txistulari eta trikitilarien eskutik, besteak beste. Jarauta 69, Aiko erromeria taldea, Ceo Do Sil, Jira Biraka eta Ruaille Buaille taldeek emonaldiak eskainiko ditue. Egitarau osoa, hemen.
Edizino honetan, Elai Alai alkarte antolatzaileak leku berezia eukiko dau azokan, izan be aurten 50 urte bete ditu. Mende erdiko ibilbidearen erakusgarri argazki erakusketea atondu dabe. Elai Alai taldeko Aitor Beitiak urteurrena ospatzeko ekitaldien barri emon eban prentsaurrekoan, esaterako, Benito Lertxundik kontzertua egingo dau bagilaren 15ean, Zubi Alde kiroldegian, eta, 16an, Elai Alai Kalea inaugurauko dabe.
Musika-tresna egileen artean, Euskal Herriko zein kanpokoak izango dira, berbarako, Iruñeko Ezpelur dultzainero-egilea, Otazuko Osses alboka-egilea eta Bilboko Ukelan ukelele-egilea. Tresnagile guztien zerrendea, hemen. Ehungintza eta jantzigintza arloan be egongo da zer ikusi: Mungiako Trapu Zarrak eta Derbako Gloria Sukia euskal jantziak, Berriozarreko Ezpela jantza taldeentzako osogarriak eta Bilboko Inma Agirre sagiak eta zintxarriak, berbarako.
Portugaleteklo Foklore Jaialdiko presidente Jose Ignacio Beitiak aurtengo edizinoan Maxiko, Argentina, Venezuela, Kurdistan, Burundi eta Siberiako taldeek parte hartuko dabela aurreratu eban. Elai Alairen 50. urteurrena dala-eta, Argia jantza taldeak zabalduko dau jaialdia. Festibala garagarrilean egingo dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!