Edo! argitaletxe barriak bost liburu kaleratuko ditu udagoienean

Bizkaie! 2012-05-04 12:07   Kulturea

Argitaletxe barria aurkeztu dabe, Edo!, independentea, autofinantzatua eta borondatezko lanean oinarritukoa. Talde eragileak urte bi emon ditu proiektua prestetan, eta udagoinean argitaratuko ditu lehenengo lanak.

Argitaletxe barria aurkeztu dabe, Edo!, independentea, autofinantzatua eta borondatezko lanean oinarritukoa. Talde eragileak urte bi emon ditu proiektua prestetan, eta udagoinean argitaratuko ditu lehenengo lanak.

Edo!-rentzat liburuak ez dira merkantzia hutsa; ganera, pentsamendu kritikoa maite dau, eta elkarrizketaren zale da. Beste argitaletxeek formatua dala edo beste zergaiti batzuekaitik baztertutako lanak argitaratzeko asmoa dauke.

Allende Arnaiz, Idoia Beratarbide, Isa Castillo, Ibon Egaña, Imanol Epelde, Oier Guillan, Ion Olano, Mikel Peruarena, Iratxe Retolaza eta Harkaitz Zubiri dirta talde eragileko kideak. Arlo batzuetan hutsuneak ikusi zituelako hasi ziran egitasmo barrian lanean.

Hiru bilduma ditu Edo!-k: Begikoak, Literola eta Xortak. Begikoak atalean, ilustrazinoa oinarri daben lanak kaleratuko ditue, berbarako, arte liburuak, nobela grafikoak edo argazki liburuak. Literola izeneko sailean, eleberriak, saiakerak, poesia eta antzerkia izango dira nagusi. Eta, Xortak sailak formatu txikiko liburuak hartuko ditu.

Proiektu autofinantzatua da Edo! kultur alkartea, horretarako 50 bazkide eta 150 harpidedun behar zituela aurreikusi eben. Bazkide kopurua lortu dabe, baina oraindino harpidedun gehiago behar ditue. Bazkideek, 100 euroko kuotaren truke, proiektuan parte hartu ahal izango dabe, eta urtean argitaraturiko lan guztiak jasoko ditue.

Edo!-ren lehenengo liburuak udagoienean ailegauko dirala aurreratu dabe argitaletxearen arduradunek. Begikoak atalean, Maite Gurrutxaga ilustratzailearen eta Gari Garaialde argazkilariaren lan bana plazaratuko ditue; Xortan, Harkaitz Canoren Txalorik ez, arren berbaldia eta Samara Velteren Eta Karmele? antzerki lana; eta, Literolan, Gen Eroa deseraikitzen artikulu bildumea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu