Jokin Oregi eta Patxo Telleriaren 'LKM' antzezlanak Max saria irabazi dau

Bizkaie! 2012-05-02 11:00   sariak-autortzak

LKM. Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa lanak irabazi dau euskerazko antzerki lan onenaren Espainiako Arte Eszenikoen Max saria. Jokin Oregi eta Patxo Telleria egileek domekan jaso eben saria, Madrileko Price Zirku Antzokian. Beste lan bi egozan izentauta, Galder Perezen Antartikako lorea eta Mikel Losada eta Lander Otaolaren Sekula bai.

Bosna sari jaso zituen Blanca Portilloren La avería eta Miguel del Arcoren Veraneantes lanek. Asier Etxeandia bilbotarrak gizonezko aktore nagusi onenaren saria irabazi dau, La avería-an egindako beharragaitik. Ikuskizun onenaren Max saria, barriz, Veraneates-ek jaso dau.

Alfredo Sanzolek irabazi dau gaztelaniazko antzerki egile onenaren saria, Días estupendos lanagaitik. Katalanezko saria Josep María Benet i Jornetek irabazi dau eta galizierazkoa Avelino Gonzálezek, Artur Trillok eta María Ordóñezek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu