Atal berezia euskal zinemarentzat Bruselako Film Laburren Jaialdian
2012-05-02 12:46 BarriakBasque Country Specials izenburupean, euskal zinemagintzeak saio berezi bi izango ditu aurten Bruselako Film Laburren Jaialdian: astelehenean, 16:00etan, eta eguaztenean, maiatzaren 2an, 21:00etan. Danetara, sei izango dira emongo dituen euskal film laburrak, zuzendari barri nahiz eskarmentudunek sortutakoak.
Bigarren urtez, euskal zinemagintzeak bere lekua dauka Bruselako Film Laburren Jaialdian. Ekimena, Etxepare Euskal Institutuak, Euskadiko Bruselako Ordezkaritzeak eta Euskadiko Filmategiak Donostia 2016 lako bestelako erakundeen laguntzinoagaz antolatu daben Euskal Kultura eta Talentuaren Europako II. Zikloaren barruan kokatzen da.
Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak jaialdian adierazo dauenez, euskal ikus-entzunezkogintzeak berezko lekua dauka Europan, Eusko Jaurlaritzeak Euskadiko Filmategiaren bitartez garatzen dauen Kimuak lako ekimenei esker. Gure ikus-entzunezkoen sektorea dinamikoa, sortzailea eta talentuz betetakoa da, kanpoan ohorezko letraz idatzita dagoana.
Basque Country Specials izenburupean, euskal zinemagintzeak saio berezi bi izango ditu aurten Bruselako Film Laburren Jaialdian: astelehenean, 16:00etan, eta eguaztenean, maiatzaren 2an, 21:00etan. Danetara, sei izango dira emongo dituen euskal film laburrak, zuzendari barri nahiz eskarmentudunek sortutakoak: Ivan Casoren Muy cerca, Sergio Barrejonen La media pena, Jose Mari Goenagaren Lagun Mina, Davd Gonzalezen La Calma, Aritz Morenoren Bucle eta Kote Camachok zuzendutako La Gran Carrera.
Euskal ordezkariek jaialdiak sustapenerako eta hartu-emonetarako eskaintzen dituan aukerei etekina hartzeko modua be izango dabe. Ikusleek, barriz, euskerara eta euskal kulturara hurreratzeko aukerea. Igazko edizinoan 21.000 ikusle eta 400 ikus-entzunezko profesional eta Europako telebista desbardinen hainbat arduradun batu zituan Bruselako Film Laburren Jaialdiak.
Zine-saio berezi horreek Belgikako Euskal Kultura eta Talentuaren Europako II. Zikloa / 2012 Euskadi, Bakea eta Askatasunaren Aldeko Kulturen Urtearen egitarauan kokatzen dira. Euskerearen aldeko ahalegin berezia be egingo da aurten, zabalkunderako jarduerak martxan jarriz.
Gernikako bonbardaketeari buruzko erakusketa ibiltariak be protagonismo berezia izango dau aurten: Euskadiko Bruselako Ordezkaritzan ikusgai jarri eben apirilaren 26an eta jarraian Belgikako beste hainbat erakundetan be erakutsiko dabe, besteak beste, Liejako udaletxean, Leperreko Flanders Fields Museoan edota Huyko Memorial Nacional gunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!