Gero eta hurrago Aitzealdenk! Zuzenean 01
2012-04-17 17:57 MusikeaMondocane, Capsula, Antilles, We are Standard, Inoren ero ni, Willis Drummond, Santiago Latorre eta Rauelsson taldeek osotzen dabe Azpeitiko Aitzealdenk! Zuzenean 01 musikaldia. Hiru eguneko zuzeneko musika kontzertuen jaialdia, hil honen azkenengo astegoienean izango da, hain zuzen –apirilaren 27tik 29ra–.
Mondocane, Capsula, Antilles, We are Standard, Inoren ero ni, Willis Drummond, Santiago Latorre eta Rauelsson taldeek osotzen dabe Azpeitiko Aitzealdenk! Zuzenean 01 musikaldia. Hiru eguneko zuzeneko musika kontzertuen jaialdia, hil honen azkenengo astegoienean izango da, hain zuzen —apirilaren 27tik 29ra—. Herriko, Euskal Herriko eta atzerrikoek osotutako zortzi taldek hartuko dabe parte Aitzealdenk! Zuzenean jaialdiaren lehenengo edizino honetan.
Apirilak 27, barikuan: Mondocane herriko taldeak, Capsula eta Antilles frantzesak joko dabe.
- Mondocane. Jaialdiaren helburuetako bat danez herriko taldeek be parte hartzea, Mondocane izango da oraingo honetan atara barri dauen UrAzala diskoa aurkezten.
- Antilles. Gitxitan batzen dira Antilles taldeko hiru kideak, izan be, beste talde batzuetan joten dabe (The Berg Sans Nipple eta Sister Iodine lakoetan). Bada, aukera horreetako bat jaialdi honetan izango dogu, barikuko kartelari berezitasuna emonez.
- Capsula. Estadu Batuetako biratik etorri barritan zuzeneko potentea eskainiko dabe, beti legez.
Apirilak 28, zapatuan: Willis Drummond, Inoren ero ni eta We are Standard taldeak izango dira.
- Inoren ero ni. Oso ezagunak zan BAP! taldearen errautsetatik sortutako taldea, kide eta gogo barriakaz etorriko da.
- Willis Drummond. Momentu honetan Euskal Herrian dagoan zuzenekorik indartsu eta biziena eskaintzen dauen taldea.
- We are Standard. Euskal Herritik kanpo be ezagun egin dan Getxoko taldeak 2011ko zemendian atara eban Great State diskoaren birea hasi barri dau, eta Londrestik bueltan lehenengotako kontzertua izango da Aitzealdenk! Zuzenean jaialdian emongo dauena.
Apirilak 29, domekan: Santiago Latorre eta Rauelsson taldeen zuzenekoakaz amaituko da lehenengo edizinoa.
- Santiago Latorre. Jaialdiko proposamenik berezi eta arriskatuena. Londrestik beren-beregi kontzertu hau emotera dator. Soinu inprobizazinoa eta ikus-entzunezko proiekzinoa zuzenean nahastauko ditu. Hemen jo eta gero Primavera Sounden parte hartuko dau.
- Rauelsson. Low talde estadubatuar handiaren telonero ibili barritan ibilbide oparoa dauen musikari honek Piter Broderick izango dau alboan kontzertuan.
AItzealdenk! Zuzenean 02
Udagoienean Aitzealdenk! Zuzenean musikaldiaren bigarren edizinoa izango da. Urriaren amaiera aldera izango da, hori be hiru egunetakoa, eta oraindino kartela osotu barik dagoan arren, aurreratu daiteke, batetik, Euskal Herrian azken urteetan puntan dabilen talde bat izango dala: Lisäbo. Eta honegaz batera, bestetik, 90. hamarkadan euskal taldeen panoraman puntakoa izan zan beste talde baten kontzertua entzuteko aukera bakarra izango da Euskal Herrian, bi kontzertu joteko itzuliko baitira taula gainera, Bartzelonan eta Azpeitian. Ama Say da taldea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!