Nola Rae artisteak clown ikastaroa emongo dau Arrigorriagako Jaialdian
2012-04-17 18:45 jardunaldiakArrigorriagako Nazinoarteko XVII. Clown eta Pailazoen Jaialdiak ikuskizunak eta artisten prestakuntzea tartekatuko ditu egitarauan, holan Nola Rae artista ezagunak Speaks with no words ikastaroa emongo dauala jakinarazo dabe antolatzaileek.
Arrigorriagako Nazinoarteko XVII. Clown eta Pailazoen Jaialdiak ikuskizunak eta artisten prestakuntzea tartekatuko ditu egitarauan, holan Nola Rae artista ezagunak Speaks with no words ikastaroa emongo dauala jakinarazo dabe antolatzaileek. Jaialdia maiatzaren 11tik 13ra bitartean egingo da.
Nola Raeren ikastaroa 10 ordukoa izango da, eta Arrigorriagako Lonbo aretoan egingo dabe. Speaks with no words tailerrak komedia jorratuko dau beren-beregi, baina beste gai batzuk be landuko ditue, tartean, Commedia dell'arte dalakoa (arlekin teknikea), animaliak, erritmoa, clown teknikea, mimikea, mubimentua eta aho-erantzuna. Ganera, koordinazino, ekintza-erantzuna eta behaketa ariketak egingo ditue, eta benetako zein irudikatutako objektuen manipulazinoa eta antzezpenaren filosofia bere bai.
Nola Rae australiarra da, baina 1963an Londresera joan zan bizitera bere familiagaz. Royal Ballet Schoolen ikasi ostean, ibilbide artistiko oparoari ekin eutson, Malmöko Stadsteater eta Kopenhagengo Tivoli Pantomime Theatren, esaterako. Mimoa ikasi eban Parisen, Marcel Marceaugaz. Hainbat ekimen bultzatu ditu Raek, berbarako, French Based Internacional Research Troupe Kiss edo, Jango Edwarsegaz batera, Friends Roadshow. Bristol Old Vic Companyko kidea izan zan, eta 1974an London Mime Theatre sortu eban, Matthew Ridoutegaz batera. Joseph Seeligegaz barriz, London Internacional Mime Festivalen sorkuntzea bultzatu eban.
Raek pantomimea, clowna, txotxongiloen artea eta jantzea erabili izan ditu bere lanean, baina 1990ean, estiloa goitik behera aldatu eban, etamimoa nagusi dan drama komiko luzeak lantzen hasi zan. Raeren sorkuntzarik barrienak Elisabeth Last Stand, And the Ship Sailed On, Mozart Preposteroso eta Exit Napoleón pursued by Rabbits dira
Artista australiarrak Total Theatre Lifetime Achievement eta Amandola Jaialdiko Clown Charlie Rivel sariak irabazi ditu, eta bere tokia lortu dau AEBetako Ospearen International Clown Hallen.
Nola Raeren ikastaroan parte hartu nahi daben artistek 620 543 668 telefonora deitu, edo inscripciones@aireaire.com helbidera idatzi behar dabe. Matrikuleak 120 euro balio ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!