Durangaldeko musika taldeen II. Greatest Hits Gaua apirilaren 20an eta 27an

Bizkaie! 2012-04-19 11:06   Musikea

Greatest Hits Gaua Durangaldeko taldeen topagune izateko asmoz sortu zan, musikarien eta zaleen arteko hartu-emonak gerturatu eta alkarren kuriosidade eta gustuak asetzeko. Lehen edizinoa 2007ko martiaren 9an eta 16an izan zan, Plateruenan, eta eskualdeko 25 talde izan ziran parte-hartzaile.

Durangaldeko 30 musika talde batuko dira apirilaren 20an eta 27an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egingo dan Greatest Hits Gaua ekimenaren bigarren edizinoan. Antolatzaileek azaldu dabenez, Greatest Hits Gaua Durangaldeko taldeen topagune izateko asmoz sortu zan, musikarien eta zaleen arteko hartu-emonak gerturatu eta alkarren kuriosidade eta gustuak asetzeko. Lehen edizinoa 2007ko martiaren 9an eta 16an izan zan, Plateruenan, eta eskualdeko 25 talde izan ziran parte-hartzaile.

Egitasmoagaz loturiko arrakastearen ondoren, Durangaldeko Musika Taldeen Alkartea (DMTE) sortu eta hainbat ekintza egin ziran. Holan, I. Greatest Hits Gauaren DVDa eta Durangaldeko musika taldeen bilduma CDa kaleratu ziran 2007ko Durangoko Liburu eta Disko Azokan. Azokan bertan, eskualdeko taldeen leku bat izan zan, Durangaldeko taldeen 20 erreferentzia baino gehiago Euskal Herriko kultura zaleen eskutan jarriz.

Era berean, Gerediaga Alkarteagaz Euskal GHG antolatu zan 2007ko abenduan, Durangoko Azokearen egitarauan parte hartuz. Abadiñoko Udalagaz eta gaztetxeagaz be jaialdi ugari antolatu ziran, San Blas eta San Trokaz jaietan eskualdeko taldeak parte hartzea lortuz.

Holan, gaur egun DMTE martxan ez dagoan arren, alkartearen helburuei eutsen deutsie, hau da, taldeen arteko hartu-emonak sustatzea eta alkar ezagutzea, eta publikoak etxetik hur dituan taldeakaz gozetea.

Horregaitik guztiagaitik, Greatest Hits Gauaren bigarren edizinoa egitea erabagi da. Apirilaren 20an eta 27an izango da, Plateruena Kafe Antzokian, eta egun bakotxean 15 talde izango dira. Gaueko 21:00etatik goizaldeko 3:00etara izango da, eta musikaz aparte, zozketak, sorpresak eta hainbat material egongo da salgai.

Parte hartuko daben taldeen artean dagoz Alerta, Cleopatra Jones, Disorders, Infernuko Panpinak, Kolera, Mafia, Namek Planet, Static Age, The Mockers eta Yoko Out, besteak beste, eta AC/DC, Barricada, Bon Jovi, Eskorbuto, Foo Fighters, Hertzainak, Misfits, RIP, Stevie Wonder, Turbonegro eta ZZ Top lako taldeen bersinoak egingo ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu