Poeren 'Kontakizunak' eta Defoeren 'Robinson Crusoe' gaurkotuta berrargitaratu ditu Elkar etxeak
2012-04-04 11:34 KultureaEdgar Allan Poeren Kontakizunak eta Daniel Defoeren Robinson Crusoe liburuak berrargitaratu ditu Elkar etxeak, sasoi barrietara egokituta, bai hizkuntzeari bai itxureari jagokonez. LiburuoK Literatura Unibertsala bilduman kaleratu zituan Ibaizabal argitaletxeak; Defoerena 1998an, eta 2000n, Poerena. Koro Navarrok eta Aintzane Ibarzabal itzultzaileek zuzendu eta moldatu ditue lanak.
Edgar Allan Poeren Kontakizunak eta Daniel Defoeren Robinson Crusoe liburuak berrargitaratu ditu Elkar etxeak, sasoi barrietara egokituta, bai hizkuntzeari bai itxureari jagokonez. LiburuoK Literatura Unibertsala bilduman kaleratu zituan Ibaizabal argitaletxeak; Defoerena 1998an, eta 2000n, Poerena. Koro Navarrok eta Aintzane Ibarzabal itzultzaileek zuzendu eta moldatu ditue lanak.
Elkar argitaletxeak Urrezko Biblioteka izeneko sailean plazaratu ditu Kontakizunak eta Robinson Crusoe liburuak, hain zuzen be hirugarren eta laugarren aleak dira. Koro Navarrok eta Aintzane Ibarzabal itzultzaileek aurkezpenean adierazo ebenez, behar polita eta atsegina izan da liburuok euskeratzea.
Poeren zortzi ipuin batu ditu Navarrok Kontakizunak liburuan, berbarako, Erretratu obala, Bihotz saltaria eta Marie Rogêten misterioa. Hirugarren aldiz itzuli ditue Poeren istorioak, lehenengoa orain dala hogei bat urte.
Ibarzabal be gustura ibili da Defoeren nobelea egokitzen. Irakaslea da Ibarzabal eta beharrezkoa begitandu jako liburuaren moldaketea egitea, izan be gaur eguneko ikasleen irakurketa ohiturak asko aldatu dirala uste dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!