2012ko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketea eta Bertako pop-rock erakustaldia martxan dagoz
2012-04-03 15:01Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeak aurtengo Aste Nagusia iragarteko kartela aukeratzeko lehiaketan eta Bertako pop-rock erakustaldian parte hartzeko prozesuan abiatu barri ditu. Kartelak aurkezteko azkenengo eguna bagilaren 15a da, eta maketak bialtzekoa, apirilaren 30a.
Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeak aurtengo Aste Nagusia iragarteko kartela aukeratzeko lehiaketan eta Bertako pop-rock erakustaldian parte hartzeko prozesuan abiatu barri ditu. Kartelak aurkezteko azkenengo eguna bagilaren 15a da, eta maketak bialtzekoa, apirilaren 30a.
Antolatzaileek jakinarazo dabenez, kartel egile bakotxak lan bi aurkeztu ahal ditu, kolorea eta teknikea aukeran. Kartelaren neurria 70 cm x 50 cm neurrikoa izan behar da, eta luma-kartoi ganean eta kristal barik aurkeztu behar da. CD batean, hiru digitalizazino gorde beharko dira, bata 200Kb-ko JPGa, bestea Mb1-eko JPGa eta azken inpresinoaren neurriko erresoluzio handiko PDFa. Lan guztiak jatorrizkoak izan behar dabe.
Epea bagilaren 15ean amaituko da. Lanak helbide honetara bialdu behar dira: Jaietako Saila, Venezuela Plaza 2, 5 48001 Bilbo, 09:00etatik 13:30ara. Argibide gehiago behar izan ezkero: 94 420 31 47.
Epaimahaia Jaietako Batzordeak izentauko dau, eta 6 kide izango ditu. Epaimahaikidetako hiru arte eta publizidade alorragaz harremona eukiko dabe, beste bat konparsen ordezkaria izango da, Udalbatzaren ordezkaria bet bare bai, eta Jaietako batzordeburua. Epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu, eta Zabalgune eraikinean eta Udalaren webgunean ipiniko ditu ikusgai. Herritarrek banakako botoaren bidez parte hartu ahal izango dabe, boto gehien jasozen dauen kartela izango da irabazlea. Lan onenak 2.500 euro jasoko ditu.
2012ko Aste Nagusiko Bertako pop-rock erakustaldian be izena emoteko epea edegi dabe. Lehiaketan parte hartu gura daben bandetako kideajk Bizkaian bizi behar dabe, eta taldekide bat behintzat bertan erroldatuta egon behar da. Pop eta rock musikea egiten daben taldeak besterik ez dira onartuko.
Maketak bialtzeko epea apirilaren 30ean amaituko da. Aukeraketan, antolatzaileek nabarmendu dabenez, emakumez osotutakoei eta euskeraz egindako lanei garrantzi berezia emongo jake. Gitxienez, lau kanta original dituan maketea aurkeztu behar da, eta horregaz batera, taldearen biografia eta hartu-emonetarako datuak. Ondoko helbidera bialdu behar da materiala: Bilboko Udaleko Jaietako Saila. Aste Nagusiko Bertako Taldeen Pop-Rock Erakustaldia. Venezuela Plaza 2, 5. 48001 Bilbo.
1985. urtean hasi zan Aste Nagusiko Bertako Pop-Rockaren Erakustaldia, pop-rock musikearen arloan jardun gura daben Bizkaiko taldeei laguntzinoa emoteko helburuagaz. Urteotan, 1.600 maketatik gora aurkeztu dira, eta 232 taldek jo dabe Aste Nagusian. Makina bat talde izan dira erakustaldiak, tartean, We Are Standard, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Sativa, Juke Box racket, Hash, Horn of rhino, Eureka hot 4, Ainara Legardon, Smile, The Rifftruckers eta Rise to fall.
Aurten be, La Caldera musika alkartea eta Stereozona plataformearen laguntzinoa izan dau Udalak ekimena burutzeko. Edizino honetan, Metal for the crew alkartea gehitu da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!