Leioako Umore Azokeak 20 estreinaldi eskainiko ditu maiatzaren 17tik 20ra bitartean
2012-04-03 11:43 KultureaXII. Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten Azokeak aurtengo edizinoaren egitaraua osotu barri dau. Danetara 45 konpainiak parte hartuko dabe jaialdian: horreetatik, 14 EAEkoak dira; 18 estadu espainiarrekoak; eta, 13 beste herrialde batzuetakoak. Aurtengo Leioako Umore Azokea maiatzearen 17tik 20ra bitartean egingo da.
XII. Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten Azokeak aurtengo edizinoaren egitaraua osotu barri dau. Danetara 45 konpainiak parte hartuko dabe jaialdian: horreetatik, 14 EAEkoak dira; 18 estadu espainiarrekoak; eta, 13 beste herrialde batzuetakoak. Antolatzaileek azaldu dabenez, jasotako proposamen guztien artean aukeraketa gatxa izan dabe.
Eskainiko dituen 47 ikuskizunen artean, 20 erabateko estreinaldiak izango dira, eta lenatko bi kalerako moldatutako estreinaldiak dira. Leioan eskainiko diren sei obra estadu espianiarrean lehenengo aldiz ikusiko dira.
Leioako Umore Azokeak konpromiso sendoa dauka uriko espazioekaz esperimentetan daben arte eszenikoekaz, jaialdiko arduradunen nabarmedu dabenez; eta beren-beregi, ikuskizunak aurkezteko kalea antzezleku daben taldeekaz. Kalea bera da Umore Azokearen ezaugarri garrantzitsuena, horrek emoten deutso nortasuna.
Aurtengo Leioako Umore Azokea maiatzearen 17tik 20ra bitartean egingo da, eta publiko orokorrari zein profesionalei zuzenduta dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!